EBk plan zuzentzaile bat onartu du Europako zibersegurtasun-krisi eta -gorabeherak hobeki kudeatzeko
europedirectnavarra@navarra.es2025-06-26T09:45:24+01:00Telekomunikazio ministroek Zibersegurtasuneko Krisiak Kudeatzeko EBko Plan Zuzentzailea onartu dute gaur. Plan horrek orientabideak ematen ditu, EBk eskala handiko zibersegurtasun-gorabeherei edo zibersegurtasun-krisiei erantzuteko. EBko Zibersegurtasuneko Plan Zuzentzailea orientazio-baliabide garrantzitsua da. Izan ere, haren bidez, estatu kideek zibersegurtasun-gorabeherei buruzko prestakuntza hobetu dezakete, baita gorabehera horiek detektatzeko eta erantzuteko gaitasunak ere. 2017ko Zibersegurtasuneko Plan Zuzentzailearen funtsak hartu