Beste baliabide batzuk

Your Europe: EBko edozein herrialdetan bizi, ikasi, lan egin, negozioak egin edo bidaiatu nahi duzu? Hemen zalantzak argitzen ahalko dituzu eta jakiten ahalko duzu zer eskubide eta betebehar dituzun EBko herritar gisa.

Europar Batasuneko Argitalpenen Bulegoa: EBri buruzko informazio gehiago behar duzu? Nabigatu orri honetan, Europar Batasunak zure eskura jartzen baititu hemen argitalpen guztiak.

Hizkuntza eta terminologia: Hizkuntzarekin arazoak dituzu EBn? Hemen zenbait kontzeptu ulertzeko eta Europar Batasuneko gainerako hizkuntza ofizialetara behar bezala itzultzeko baliabideak aurkituko dituzu

Herritarren sareak

  • European Youth Forum:Gazteriaren Europako Foroa Europako gazte elkarteen plataforma da: 100 erakunde baino gehiago eta hamarka milioi gazte. Gazteriaren Europako Foroaren ikuspegia gazteriaren ahotsa izatea da Europan, herritar global gisa potentzial maximora iristeko.

  • European Youth Parliament: Gazteak irekiago, toleranteago eta aktiboago izateko inspiratzen eta gaitzen dituen hezkuntza programa. Jatorri desberdinetako gazteak biltzean, kultura arteko ulermena eta mugez gaindiko adiskidetasunak sustatzen dira. Gazteek eta gazteentzat sustatu eta zuzendutako programa.

  • Europa Nafarroa taldeaGazte elkarte europazale, apartidista eta irabazi asmorik gabea, Europako Parlamentuarekin lankidetza estuan diharduena. Horren helburuak EB gizarteari hurbiltzea (batez ere gazteei), Europako eztabaidetan duten parte-hartzea sustatzea eta gazte europazaleen sarea sortzea dira.
  • European Student Network – Iruñeko Erasmus Elkartea Iruñeko Erasmus Elkartearen helburua Nafarroako Unibertsitate Publikora iristen diren nazioarteko ikasleei laguntzea da, albait bizkor eta hobekien molda daitezen gure hirira, baita aisiara zuzendutako zenbait jarduera eskaintzea ere, tokiko kirola eta kultura sustatuz betiere.
  • Europako Mugimendurako Nafarroako Kontseilua: Gizarte Zibileko joera politiko, ekonomiko, sozial eta kultural guztietara irekitako nazioarteko erakundea. Horren helburu nagusia giza eskubideen, bakearen, demokraziaren, askatasunaren eta herritarren parte-hartzearen errespetuan oinarritutako Europa bateratu eta federala sustatzea eta ezartzen laguntzea da.
  • Espainiako Gazte Europazale eta FederalistakGobernuz kanpoko gazte erakundea, inongo alderdi politikotan afiliatua ez dagoena, Europa batu eta demokratikoagoa lortzeko helburua duena. Espainiako Gazte Europazale eta Federalistak elkartea JEF Europako Gazte Federalisten Sarean zati da (Europako hogeita hamar herrialdetan baino gehiagotan dago JEF).