Europar Batasuna eta ni

Pertsona guztiek EBren politika eta ekintzen, eta erakundeen funtzionamenduaren gainean, eragina izatea eta iritzia ematea errazteko, eztabaidarako baliabidek eta guneak daude, Europako bizitza politikoan parte hartzea ahalbidetzeko. Ekimen asko daude Batasuna, horren historia eta aniztasuna hobeki ulertzera bideratuta, baita Europako herritarrak sustatzera eta Batasun mailako herritarren parte-hartzerako eta parte-hartze demokratikorako baldintzak hobetzera ere.

Europako Herritar Ekimena

Europako Herritar Ekimena (EHE):: Ez galdu zure bizitzari eragiten dioten politiketan eragina izateko aukera. Europako Herritar Ekimena baliabide berdingabea da: EBren eraketan parte hartzea ahalbidetzen digu, Europako Batzordeari lege berriak proposa ditzan eskatuz. Ekimen batek milioi bat sinadura lortzen dituenean, Batzordeak zer neurri hartu erabakitzen du.

EBk zure eskubideak babesten ditu eta zure aukerei bide ematen die

Emakumeen aldeko jarduketa: Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna Europar Batasunaren funtsezko balio bat da, hasieratik, eta genero diskriminazioaren aurka jarduten jarraitzen du. Hain zuzen ere, Europa, gaur egun, emakumeentzako toki seguru eta bidezkoenetako bat da
LGTBI pertsonen berdintasuna: : Europar Batasuneko (EB) herritar guztiek dute eskubidea tratamendu berdin-berdina jasotzeko.

Hau ere interesekoa izanen zaizu:

  • Justizia eta Giza Eskubideak: EBk oinarrizko eskubideen multzo bat bermatzen die bere herritarrei, eta diskrimininaziotik babesten ditu; eta EBko justizia esparru komunak, berriz, mugez gaindiko arazo juridikoak konpontzen laguntzen du, nola herritarrenak hala enpresenak.
  • Kontsumitzaileak: EBren kontsumitzaileen politikak kontsumitzaileen eskubideak babesten ditu, produktuen segurtasuna bermatzen du, ondasunak eta zerbitzuak erosteko orduan pertsonei ongi informatuta aukeratzen laguntzen die eta zerbait okertuz gero arazoak ebazteko baliabideak eskaintzen ditu.
  • Hezkuntza eta prestakuntza: EBk hezkuntzaren kalitatea hobetzen laguntzen du, estatu kideen arteko lankidetza sustatuz eta estatuen ekintzak osatuz.
  • Kirola: EBk kirolari loturiko osasunerako onurak eta balio positiboak sustatzen ditu.
  • Gazteria: Gazteria programen eta politiken bitartez, EBk gazteek gizarteko esparru guztietan parte-hartze osoa dutela bermatu nahi du, eta aukera gehiago eskaini, hezkuntzan eta lan merkatuan.
  • Enplegua eta Gizarte Gaiak: EBk Europa osoan lanpostu gehiago eta hobeak sortzen laguntzen du eta herritar guztientzat maila sozial duinak lortzea proposatu du.
  • Osasun publikoa: Herritarren osasuna Europar Batasunaren lehentasun handietako bat da. EBren osasun politikak estatu kideen politikak osatzen ditu, EBn bizi diren pertsona guztiak osasunerako larriak diren mugez gaindiko arriskuen aurrean babestuta daudela eta kalitatezko osasun arreta eskuratzen ahal dutela bermatzeko.

Ezagutu gehiago: