Pertsonen zerbitzurako ekonomia bat

EBko herritarrek eta enpresek ekonomiak beren alde egiten badu bakarrik egiten ahal dute aurrera.

EBko merkatu ekonomia sozial berdingabeari esker, ekonomiei hazteko eta pobrezia eta desberdinkeria murrizteko aukera ematen zaie. Europa egonkor batekin, ekonomiak bete-betean erantzuten ahal die EBko herritarren beharrei.

Horretarako, funtsezkoa da enpresa txiki eta ertainak indartzea, EBko ekonomiaren ardatzak baitira. Halaber, funtsezkoa da Kapital Merkatuen Batasuna osatzea eta Ekonomia eta Moneta Batasunean sakontzea.

Jarduketa esparruak

1. Bidezkoagoa eta sakonagoa izanen den ekonomia eta diru batasuna

  • Batasun ekonomikoa

    Egonkortasuna emateko eta hazkunde indartsuagoa, jasangarriagoa eta integratzaileagoa lortzeko baliabidea da. Ekonomia eta finantza krisialdiaren ondoren, Europar Batasunak aurrekaririk gabeko neurriak hartu zituen Ekonomia eta Diru Batasuna indartzeko eta Europa etorkizuneko krisialdietarako hobeki prestatuta dagoela bermatzeko.

  • Finantza batasuna

    Finantza batasunak EBk ekonomia erreala finantzatzeko gai diren banku eta kapital merkatu egonkorrak izatea bermatzen du.

    Ikuskapenerako Mekanismo Bakarra, Ebazpenerako Mekanismo Bakarra, gordailuen bermea eta bonu subiranoekin babestutako balioak (SBBS) gidatzen gaituzten baliabideak dira, eta Europa sozial sendo eta bidezkoago baterantz aurrera egiten laguntzen dute.

  • Eskubide Sozialen Europako Euskarria

    Eskubide sozialen Europako zutabearen xedea herritarren eskubideen aplikazioa hobetzen saiatzea da, funtsezko 20 printzipiotan oinarrituta.

2. Barne merkatua

EBko ekonomia sendoagoa eta bidezkoagoa izan dadin lortzeko motorra da.

Kapital merkatu sakonago eta integratuagoek finantzaketa gehiago bideratuko dituzte enpresetara, batez ere enpresa txiki eta ertainetara, baita azpiegitura proiektuetara ere.

  • EBren segurtasun politikak arriskuen egoera aldakorra islatzen duela bermatzea

  • epe luzean erresilientzia jasangarria sortzea

  • EBko erakundeak eta agentziak, gobernuak, sektore pribatua eta partikularrak gizarte osoari zuzendutako planteamenduan sartzea

  • segurtasunari zuzenean eragiten dioten politikak biltzea.

Politikak
  • Merkatu bakarrerako estrategia: Merkatu bakarraren potentzial osoa askatzea, ondasun eta zerbitzuak kalitate maila onenekin eskuratu ahal izan ditzaten.

  • Kapital merkatuen batasuna: Finantza merkatuen zatikatzea murriztea, finantzaketa iturriak dibertsifikatzea, mugez gaindiko kapital fluxuak indartzea eta enpresek, bereziki ETEek, finantzaketarako duten sarbidea hobetzea.

  • Enpresen fiskalitate bidezkoagoa lortzeko ekintza plana: Zerga iruzurraren aurka borrokatzea, diru sarrera jasangarriak bermatzea eta enpresa ingurune hobea sustatzea merkatu bakarrean.

  • Lan mugikortasuna: Lan mugikortasuna sustatzea, batez ere lanpostu hutsak eta eskumenen desorekak izaten jarraitzen den bitartean, langileen gizarte eskubideak babestearekin batera eta Europako bidezko lan merkatua bermatuta.

3. Enplegua, hazkundea eta inbertsioa

Politikak
  • Europarako inbertsio plana

    Munduko ekonomia eta finantza krisialdiaz geroztik, EBk inbertsio maila baxuak ditu. Joera negatibo horri aurre egiteko eta Europa berriro ere suspertze ekonomikoaren bidean jartzeko, ahalegin kolektiboak eta koordinatuak egin behar dira Europako esparruan.

    Hiru helburu ditu: inbertsiorako trabak desagerraraztea, inbertsio proiektuei ikusgarritasuna eta laguntza teknikoa eskaintzea, eta finantza bitartekoei erabilera adimentsuagoa ematea.

    Planak 3 euskarri ditu:

    • Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsa eta Inbertsioen Europako Bankua
    • Inbertsiorako Aholkularitzako Europako Zentroa eta Inbertsio Proiektuen Europako Ataria
    • enpresen ingurunea hobetzea, inbertsiorako arauzko oztopoak desagerraraziz
  • Europaren seihilekoa

    Europaren seihilekoa EBko herrialdeetako politika ekonomikoak koordinatzen direneko esparrua da. Beren ekonomia eta aurrekontu planak eztabaidatzeko eta urtean zehar une jakin batzuetan aurrera nola egiten den jakiteko aukera ematen die herrialdeei.

  • Enplegua sustatzea

    Batzordeak zenbait ekimen aurkeztu ditu, jende gehiagok lan egin dezan lortzeko. Horren barruan sartzen dira Gazte Bermea, Gazte Enplegurako Ekimena, Iraupen luzeko langabeziari buruzko Gomendioa eta Europarako Gaitasunen Agenda.

4. Europaren seihilekoa

Helburuak
  • Finantza publiko onbideratuak bermatzea

  • EBn gehiegizko desoreka makroekonomikoak saihestea

  • Hazkundeari eta enpleguari bide ematen dioten egiturazko erreformak sustatzea

  • Inbertsioa sustatzea

Europaren Seihilekoa denboran moldatuko da, Susperrraldi eta Erresilientzia Mekanismoarekin koordinatzeko. Hazkunde Jasangarriaren Urteko Estrategia argitaratzea (horrekin jarri zen martxan aurtengo zikloa), ondorio guztietarako, iazko hazkunde estrategiaren luzapena da, Europako Itun Berdean eta jasangarritasun lehiakorraren kontzeptuan oinarritzen zena.

  • Estatu kideak erreformarako estatu mailako programak aurkeztera animatzen dira, baita Susperrraldi eta Erresilientzia planak ere, dokumentu integratu bakar batean

  • Batzordeak susperraldi eta erresilientzia planen edukia ebaluatzea

  • Gomendio espezifikoak, aurrekontu egoerari buruz bakarrik

  • Seihileko ziklo berrian, Batzordeak desoreka makroekonomikoen arriskua gainbegiratzen eta ebaluatzen jarraituko du, arreta koronabirusaren krisialdiaren ondoriozko arrisku berrietan jarriz.

Apirilaren amaiera baino lehen, EBko gobernuek hau aurkeztu diote Batzordeari:

  • Estatu mailako Erreforma Programa

  • Egonkortasun programa: hiru urteko aurrekontu plana euroguneko herrialdeetarako

  • Konbergentzia programa: hiru urteko aurrekontu plana eurogunekoez bestelako herrialdeetarako.

5. Gazteen enpleguari laguntzea – Hurrengo belaunaldiarentzako enpleguranzko zubia

Gazteek EBren etorkizuna taxutzeko eta trantsizio ekologiko eta digitaletan aurrera egiteko aukera guztiak merezi dituzte. Gazteek lan merkatuan hasiera zaila izaten dute, eta koronabirusaren pandemiak areagotu egin ditu zailtasun horiek.

Europar Batasunak zenbait neurrirekin laguntzen die EBko herrialdeei erronka horri aurre egiten:

  • Enpleguranzko zubia: Gazte Bermea sendotzea
  • Parte-hartzaileek, lau hilabeteko epean, enplegu eskaintza bat, prestakuntza, ikastun prestakuntza edo praktikaldia jasotzen dute.

Europar Batasunak 2013an sortu zuen gazte Bermea eta, harrezkero, lan merkaturanzko zubiak eraiki ditu 24 milioi gazterentzat baino gehiagorentzat.

  • Etorkizunerako prestatzea EBren hezkuntza eta lankide heziketako politika
  • Gazteei lehen enplegurako prestatzen laguntzen diete eta helduei, berriz, gaitasun berriak eskuratzen eta karrerak garatzen laguntzen diete.
  • Bultzada berria ikastunen prestakuntzari
  • Ikastunen prestakuntza onuragarria da guztiontzat:
  • enpresek etorkizunerako behar duten eskulan kualifikatua eskuratzen dute
  • gazteek beren gaitasunak garatzen dituzte eta lana aurkitzen dute

Europar Batasunaren ekintzak ikasleen prestakuntza eskaintzak bultzatzen lagunduko du, adibidez, ETEei laguntza emanez eta tokiko eta eskualdeko agintariak mobilizatuz.

Gazteen enpleguari laguntzeko neurri gehigarriak