Praktikak Europar Batasuneko instituzioetan

Europar Batasuneko instituzioek urtean bi aldiz hartzen dituzte graduatu gazteak, praktikak egin ditzaten, horien prestakuntzan laguntze aldera. Europako agentziei buruzko informazio guztia, eskabidea egiteko epeak eta baldintzak EPSOren (Langileen Hautaketarako Europako Bulegoa) atarian aurkituko dituzu

Nabarmenenak:

  • Europako Batzordea – Blue Book: Urtean bi deialdi: urtarrilean eta abuztuan. Praktika ordainduak, 5 hilabete, 229,32 euro/hilean, 2021ean. Gehienez ere 800 plaza eskaintzen dira.
  • Europako Parlamentua – Schuman bekak: Urtean bi deialdi: ekainean eta azaroan. Praktika ordainduak, 5 hilabete, 1.300 euro/hilean. 400 plaza inguru daude.
  • Kontseilu Europarra | Europar Batasuneko Kontseilua: Mota desberdinetako praktikak. Urtean bi deialdi: martxoan eta irailean. Praktika ordainduak, 5 hilabete, 1.220 euro/hilean. 100 plaza daude guztira.
  • Eskualdeetako Lantaldea: Urtean bi deialdi: apirilean eta urrian. Praktikak 5 hilabetekoak dira, 1.200 euro/hilean, gutxi gorabehera.
  • Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordea: Iraupen labur edo luzekoak izaten ahal dira. Iraupen laburrekoak ez dira ordainduak izaten eta unibertsitateko ikasleek eskatzen ahal dituzte. Iraupen luzeko praktikak (5 hilabete) ordainduak izaten dira (1.200 euro/hilean), graduatu gazteei zuzenduta.
  • Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordea: Iraupen labur edo luzekoak izaten ahal dira. Iraupen laburrekoak ez dira ordainduak izaten eta unibertsitateko ikasleek eskatzen ahal dituzte. Iraupen luzeko praktikak (5 hilabete) ordainduak izaten dira (1.200 euro/hilean), graduatu gazteei zuzenduta.
  • Europako Parlamentuaren Kazetari Gazteentzako Prestakuntza Programa. Prestakuntza-programa honen helburua da kazetariek Europako gaiei buruz duten ezagutza osatzea eta sakontzea, eta EBrekin lotutako berriak beren audientziei azaltzeko trebetasunak hobetzea. Hautatutako erakundeak arduratuko dira nazio mailako prestakuntza antolatzeaz, parte-hartzaileak aukeratzeaz eta prestakuntza zabaltzeko jarduerez. Hautatutako erakundeek zerbitzua gauzatzeko beharrezkoak diren ekipamendu eta eduki guztiak eman beharko dituzte. Ondoren, prestakuntza-programaren bigarren fasea egingo da Bruselan edo Estrasburgon, eta hautatutako erakundeek hautagai batzuk proposatu beharko dituzte lehen faseko parte-hartzaileen artean, nahiz eta bigarren fase hori Europako Parlamentuak antolatuko duen.

Beste aukera batzuk

  • Europako Kontseilua (EBz bestela): Bi praktikaldi: martxotik uztailera (horiek eskatzeko epea irailean irekitzen da) edo irailetik urtarrilera (martxoa baino lehen egin behar da eskabidea). Ordainsaria 600 euro inguru da Estrasburgon egiten diren praktiketarako eta 300 euro, berriz, Europako Kontseiluaren bulegoetan egiten direnetarako.
  • Erasmus+: Europar Batasuneko programa handiena da Europako herritarrei zuzendutako hezkuntzaren, prestakuntzaren, gazteriaren eta kirolaren esparruetan.
  • Boluntarioak: 18 eta 30 urte bitartean badituzu, Europako Elkartasun Kidegorako hautagaitza hasten ahal duzu, eta gizartearen alde zerbait garrantzitsua egiteko aukeraz gozatu. Dena EBk finantzatuta dago!
  • DiscoverEU: Dohainik bidaiatu nahi duzu? 18 urte badituzu eta EBko herritarra bazara, martxan jartzeko ordua duzu! Presta zaitez Europa ezagutzeko.
  • Europass CV: Praktikak, bekak, enplegua eta abar eskatzeko curriculuma eta aurkezpen gutuna sortzeko baliabidea, EB osoan onartua. Gainera, Europa osoko prestakuntzari eta enpleguari buruzko bilatzailea ere eskaintzen dizu.

  • Gazteen Europako Ataria: Bisitatu atari hau EBk Europako gazteei eskaintzen dizkien aukera guztiak ezagutzeko. Nafarroako Gazteriaren Institutura ere jotzen ahal duzu zalantzaren bat izanez gero.