Europako Batzordeak kontsulta bat egin du etorkizuneko Sare Digitalen Legeari buruz, Europako komunikazio elektronikoen sektorearen inguruko iritziak bildu eta herrialde mugakideen arteko merkataritza-eragiketen oztopoei nola aurre egin, berrikuntza nola bultzatu eta inbertsioa nola handitu jakiteko. Enpresek, gizarte zibilak, agintari publikoek eta alderdi interesdunek uztailaren 11ra arte izanen dute komentarioak bidaltzeko aukera.

Sare aurreratuen hedapenean aurrera egiteko erronkei aurre egiten lagunduko dio kontsultak Europako Batzordeari; sare aurreratu horiek dira, besteak beste, zuntza, 5G/6G eta hodeian oinarritutako azpiegitura. Hori, Sare Digitalen Legearen esparruan, zeina 2025. urtearen amaieran onartzea aurreikusi baita.

Sare Digitalen Legeak konektibitate seguru, azkar eta fidagarrirako sarbidea hobetu nahi du, hodeian eta adimen artifizialean (AA) oinarritutako azpiegituretarako trantsizioa egiteko. Horretarako, abiadura handiko banda zabal segurua bultzatzen lagundu nahi du, finkoa zein haririk gabea, eta azpiegitura digitaleko inbertsioak sustatu eta bultzatu nahi ditu.

Informazio gehiago