Europa sendoagoa munduan
Europako Batzordeak aldeaniztasuna eta arauetan oinarritutako mundu ordena defendatzen ditu, EBk munduan duen eginkizun aktiboagoa eta ahots sendoagoa erabiliz.
Merkataritza agenda sendoa, irekia eta bidezkoa, Europa enpresentzako leku erakargarri bihurtuko duena, funtsezkoa da EBk munduan lider gisa duen rola indartzeko, eta, aldi berean, klimari, ingurumenari eta laneko babesari buruzko arau zorrotzenak bermatzeko.
Batzordeak kanpo ekintzaren ikuspegi koordinatua lortzeko jomuga du, garapenerako laguntzatik hasi eta Kanpo Politika eta Segurtasun Politika Erkideraino, Europak munduan ahots sendoagoa eta bateratuagoa izan dezan.

Jarduketa esparruak
Kanpo politika
EBk erlazio diplomatikoak ditu munduko ia herrialde guztiekin. Elkarte estrategikoetan sartu da, nazioarteko protagonista handiekin, planeta osoko potentzia sortu berriekin lan egiten du, eta alde biko elkarte hitzarmenak sinatu ditu inguruko zenbait estaturekin.
Europako Auzotasun Politika
Eskualdea egonkortzean jartzen du arreta, ikuspegi politikotik, ekonomikotik eta segurtasunaren ikuspegitik. EBren beraren egonkortasuna demokrazian, giza eskubideetan eta zuzenbide estatuan oinarritzen da, eta gure politikek balio unibertsal horiek azpimarratzen jarraituko dute.
Nazioarteko elkarteak
Laguntzaren eta lankidetzaren bitartez, garapen bidean dauden herrialdeei laguntzen die, besteak beste, egonkortasun ekonomiko eta sozialerako trantsizioa lortzen.
Laguntza humanitarioa eta Babes Zibila
EBk beharretan oinarritutako laguntza humanitarioa eskaintzen du –biktima zaurgarrienetan arreta berezia jarriz– eta babes zibilaren arloko Europako laguntza koordinatzen du mundu guztian, hondamendiak gertatzen direnean.
Merkataritza politika
EBren merkataritza politikak merkataritzaren eta inbertsioaren bidea markatzen du, EBren barruan eta kanpoan. EBko herritarrengan eragina du eta horien ekarpenak kontuan hartuta diseinatzen da, EBko gizarte osoaren balio eta interesak islatzeko. EBk enpresei munduko aukerak albait gehien aprobetxatzen laguntzen die eta horren xedea EBren hazkundea, enplegua, lehiakortasuna eta inbertsioa sustatzea da.
Segurtasuna eta defentsa
Europako segurtasun eta defentsa politika erkidearen helburua EBk krisialdiei aurrea hartzeko eta horiek kudeatzeko duen gaitasuna indartzea da, gaitasun zibil eta militarrak garatuz.
EB handitzea
EBri atxikitzeko ikuspegiak efektu eraldatzaile handia du hautagai diren herrialdeetan, eta berarekin ekartzen du aldaketa demokratiko, politiko, ekonomiko eta sozial positiboa. Albania, Montenegro, Ipar Mazedonia, Serbia eta Turkia atxikitzeko negoziazioetan daude.
Merkataritza politiko orekatu eta pixkanakakoa
EBren merkataritza politikak lanpostuak eta inbertsio aukerak sortzen laguntzen die enpresa handi zein txikiei. Kontsumitzaileentzat, merkataritza akordioek prezioak murriztu eta aukera gehiago eskaintzen ahal dituzte eta, aldi berean, kontsumitzaileak babesteko estandar altuak, gizarte eskubideak eta ingurumen arauak mantentzen eta sustatzen dituzte.
Politikak:- Negozio aukerak eta lanpostuak sortuz
- Merkataritza irekiak bidezkoa izan behar du
- Globalizazioa aprobetxatzea, EBren balioekin bat
- Negoziazioak gardenago egitea
Defentsaren Europako industria
Europan defentsa industriaren lehiakortasuna sendotzea, ETEak barne.