Europako Batzordeak interes-adierazpenen deialdi bat egin du, Ekonomia Zirkularrean Interesa duten Alderdien Europako Plataformaren (ECESP) Koordinazio Talde berriko hurrengo kideak aukeratzeko. Talde horren zeregin nagusia izanen da sektoreko hainbat ekimenen arteko bitarteko izatea eta ekonomia zirkularrari lotutako estrategien ezarpena bultzatzea. Interesa duten erakunde eta pertsonek ekainaren 30era arte aurkezten ahalko dituzte hautagaitzak.

ECESPek hainbat mailatako eragileen topagune gisa funtzionatzen du, eta ekonomia zirkularraren kontzeptua estatu, eskualde eta udalerrietan hedatzeko bidea ematen du. Plataforma horrek informazio garrantzitsua eskuratzea errazten du, eta esparru egokia eskaintzen die sektore publiko eta pribatuko eta gizarte zibileko parte-hartzaileei, eztabaidatzeko eta ideiak trukatzeko.

ECESPeko Koordinazio Taldearen helburua plataformaren zeregina babestea da, ekonomia zirkularrari eta bioekonomiari lotutako komunitatearen ordezkari gisa jardunez. Taldekideak erakunde publiko zein pribatuen artean jardunbide egokien trukea sustatzeaz arduratuko dira, baita hainbat sektoreren lankidetzarako aukerak identifikatzeaz ere. Gainera, taldea erreferentzia izanen da estrategia jasangarriak landu eta garatzeko elkarlana bideratzeko.

Informazio gehiago