Europako Kontseiluak EBko zibersegurtasun-krisiak kudeatzeko ekintza-plana onartu du. Plan horren bidez, gorabeherei edo krisiei erantzuteko orientabideak emanen dizkiete estatu kideei, eta gero eta konplexuagoa den mehatxu zibernetikoen panoramari helduko diote, dauden sareak indartuz eta lankidetza sustatuz.
Teknologia digitalak eta konektibitate globalak hazkunde ekonomikoa eta lehiakortasuna bultzatzen dituzte. Hala ere, gizartea gero eta interkonektatuagoa eta digitalagoa izateak zibersegurtasuneko gorabeherak eta zibererasoak izateko arriskua ere handitzen du, eta horiek zuzenean eragin diezaiekete segurtasunari, ekonomiari eta gizarteari.
Horiek horrela, ekintza-plana 2017ko Zibersegurtasun Planaren funtsetan oinarrituta dago, eta kontuan hartzen ditu NIS2 Zuzentaraua eta Ziberelkartasunari buruzko Legea, estatu kideei jarraibideak emateko, beren prestakuntza eta gorabeherak detektatzeko eta haiei erantzuteko gaitasunak hobetu ditzaten.