Beste bultzada bat Europako demokraziari

Europako 2019ko hauteskundeetako partaidetza errekorrak agerian uzten du Europako demokraziaren dinamismoa. Hala ere, europarrek zeregin nabarmenagoa izan behar dute erabakiak hartzeko prozesuan, eta aktiboagoak izan, gure lehentasunak ezartzeko orduan. Europaren etorkizunari buruzko konferentzia baten bidez, EBrako garrantzitsutzat jotzen dutenari buruzko iritzia ematen ahalko dute.

Gure demokrazia kanpo injerentzietatik babesteko, ikuspegi bateratua eta arau komunak behar dira, besteak beste, desinformazioa, linean gorrotoa bultzatzeko mezuak eta antzeko gaiak jorratzeko.

Desinformazioaren arloko jardunbide egokien Kodea indartzea

Desinformazioa gure gizarterako kaltegarria da arrazoi askorengatik:

  • erakunde eta hedabideekiko konfiantza gainbeheratzen duelako

  • hauteskundeak arriskuan jartzen dituelako

  • herritarrek erabakiak behar bezalako informazioarekin hartzeko duten gaitasuna oztopatzen dituelako

  • eta herritarren adierazpen askatasunari kalte egiten diolako

2018an, lineako plataformetarako, iragarleentzako eta funtsezko beste eragile batzuentzako jardunbide egokien kodea ezarri zen, eta desinformazioa geldiarazteko eta lineako politikak hobetzeko konpromisoa hartu zuten.

Frogatu da baliabidea berritzailea dela lineako plataformen gardentasun eta kontu-emate handiagoa bermatzeko, baita desinformazioaren arloko plataformen politiken jarraipena egiteko eta hobekuntzarako esparru egituratua eskaintzeko ere.

Maiatzaren 26an, Batzordeak desinformazioaren arloko jardunbide egokien Kodea indartzeko moduari buruzko orientazioak aurkeztu zituen, desinformazioaren aurkako borrokan duen eraginkortasuna hobetze aldera.

Egungo jardunbide egokien kodea

  • Autorregulazioa

  • Iragarkien kokapena kontrolatzea

  • Publizitate politikoaren eta gaikako publizitatearen gardentasuna

  • Zerbitzuen integritatea

  • Kontsumitzaileen gaikuntza

  • Datu egiaztatzaileen eta ikertzaileen gaikuntza

  • Kodearen eraginkortasuna neurtzea

Jardunbide egokien Kodea indartzeko moduei buruzko orientazioak

  • Jardunbide egokien Kodea indartzeko moduei buruzko orientazioak

  • Sinatzaile gehiago (adibidez, mezularitza pribatuko zerbitzuak)

  • Kodearen helburuak lortzeko indartutako konpromisoak

  • Jarraipen esparru irmoa, errendimenduari buruzko funtsezko adierazle argiekin

  • Formatu normalizatuetan egindako txostenak, estatu kideen arabera xehakatuta

  • Gardentasun zentro bat sortzea

  • Lantalde iraunkor bat sortzea, kodea garatu eta egokitzeko

83%

Pertsonen % 83k uste du desinformazioak demokrazia mehatxatzen duela

63%

Europar gazteenen % 63k astean behin baino gehiagotan izaten dituzte aurrean albiste faltsuak

51%

Europarren % 51k uste du desinformazioaren eraginpean egon direla

Zertan ari gara lanean?

1. Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia

Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia herritarrak protagonista dituzten eztabaida batzuetan datza, Europa osoko pertsonei beren ideiak partekatu eta gure etorkizuna eratzen laguntzeko aukera emanen diena.

Konferentziaren helburua gure dibertsitatea ezagutaraztea da, Europako hiriburuez haratago eramatea Europa, Europar Batasuneko txoko guztietara iristea eta europarren eta horien zerbitzura dauden instituzioen arteko lotura indartzea.

2. Zer deritzezu batzordearen ekimenei?

Egin zure ekarpena kontsulta publikoetan eta egin iruzkinak Batzordearen ekimenei buruz politikak prestatzeko fasean. Esaguzu nola hobetzen ahal den egungo legeria.

3. Europako Demokraziarako Ekintza Plana

Europako Demokraziarako Ekintza Plana herritarrak ahalduntzeko eta EB osoan demokrazia erresilienteagoak eratzeko sortu da, honako hauen bidez betiere:

  • hauteskunde libre eta bidezkoak sustatzea

  • hedabideen askatasuna indartzea

  • desinformazioaren aurka egitea

Neurri horiek Batzordearen agintaldi osoan zehar aplikatuko dira. 2023an, Europako hurrengo hauteskundeak baino urtebete lehenago, Batzordeak ekintza planaren aplikazioa berrikusiko du.

4. Berdintasunaren Batasuna: Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko 2021-2030 estrategia

Estrategia honen helburua da Europan ezgaitasuna duten pertsona guztiek aurrera egitea, sexua, arraza edo etnia jatorria, erlijioa edo sinesmenak, adina edo sexu orientazioa edozein izanik ere, honako egoera honetara heldu arte:

  • pertsona guztiek giza eskubideak baliarazi ahal izatea

  • pertsona guztiek aukera berdintasuna izatea eta gizartean eta ekonomian parte hartzea

  • pertsona guztiek non, nola eta norekin bizi diren erabaki ahal izatea

  • pertsona guztiek Batasunean libreki zirkulatu ahal izatea, beren laguntza beharrak edozein izanik ere

  • eta diskriminiaziorik ez jasatea

Lehentasunak

  • irisgarritasuna: libreki zirkulatu eta bizitzea

  • bizi kalitate duina izateko eta modu independentean bizitzeko aukera

  • parte hartzeko berdintasuna eta aukera berdintasuna bermatzea justizian, hezkuntzan, kulturan, kirolean eta turismoan, eta horiek eskuratzeko aukera, baita berdintasuna osasun zerbitzu guztiak eskuratzeko orduan ere

  • EBk eredugarri izateko duen eginkizuna

  • EBk estrategia honen helburuak lortzeko duen asmoa

  • ezgaitasunak dituzten pertsonen eskubideak mundu osoan sustatzea.

5. EBko landa eremuetarako epe luzerako ikuspegia

EBko landa eremuetarako epe luzerako ikuspegia Europako Batzordearen ekimena da, 2040rako Europako ikuspegi komuna garatzeko.

Epe luzerako ikuspegi hori eratzean, Batzordeak landa komunitateen eta enpresen iritziak bildu zituen kontsulta publikoen eta alderdi interesdunek zuzendutako ekintzen bitartez. Lankidetza prozesu horren bidez, Batzordeak ikuspegi zabala eta landa eremuetarako ekintza plan global bat sortu zituen, landa inguruneetako komunitate eta enpresei datozen hamarkadetan beren potentzial osoa garatzen laguntzeko.

Lau ekintza esparru osagarri sortu ziren, landa eremuetako epe luzerako ikuspegi irmoagoa, konektatuagoa, erresistenteagoa eta oparoagoa eratzen dutenak 2040rako.

EBren landa eremuetarako ekintza plana:

  • Berrikuntza ekosistema bat sortzea

  • Garraio jasangarriko konexioak eta digitalizazioa sustatzea

  • Ingurumen, klima eta gizarte erresilientzia handitzea.

  • Dibertsifikazio ekonomikoari laguntzea

6. Haurren Eskubideei buruzko EBren estrategia

Europako eta munduko haur guztiek eskubide berberak izan beharko lituzkete eta edozein motatako diskriminaziorik eta larderiarik gabe bizi beharko lukete. Haurren Eskubideei buruzko EBren Estrategian, Batzordeak desafio iraunkor eta sortu berriak aztertzen eta ekintza zehatzak proposatzen ditu gaur egun etengabe aldatzen ari den mundu honetako haurren eskubideak babestu, sustatu eta betetzeko.

Estrategiaren gai arloak:

  • Bizitza politiko eta demokratikoan parte hartzea

  • Inklusio sozioekonomikoa, osasuna eta hezkuntza

  • Haurren aurkako indarkeriari aurre egitea eta haurren babesa bermatzea

  • Haurrei egokitutako justizia

  • Gizarte digitala eta informazioaren gizartea

  • Dimentsio Globala

Europako Haurren Bermea:

Adin goiztiarretan desabantaila eta bazterkeria jasateak eragina du haurrek etorkizunean arrakasta izateko duten gaitasunean. Horrek esan nahi du eskola uzteko aukera gehiago dituztela eta, aurrerago, lan duina aurkitzeko aukera gutxiago izanen dituztela. Horrek, askotan, belaunaldi arteko desabantaila ziklo bat sortzen du.

Europako Haurren Bermearen helburua ziklo hori haustea da. Orientazioa eta baliabideak eskaintzen ditu, estatu kideek behar duten haurrei laguntza eman diezaieten, hau da, pobrezia edo gizarte bazterketa arriskuan dauden 18 urtetik beherako pertsonei lagun diezaieten.

Jarduketa esparruak

Demografia

Batzordearen txosten demografikoak demografia aldaketa bultzatzen ari diren faktore nagusiak aurkezten ditu, baita horiek Europa osoan dituzten ondorioak ere. Neurri eta soluzio zehatzak zehazten lagunduko duen prozesu bat jarri du abian, COVID-19aren pandemian ikasitakoaren testuinguruan, pertsona, eskualde eta komunitate kaltetuenei laguntzeko eta errealitate aldakorrera errazago egokitzeko. Bideoa

Azpimarratu beharreko puntuak:

Joera demografikoak

  • 2018an, gizonezkoen bizi itxaropena 78,2 urtera igo zen, eta emakumezkoena, berriz, 83,7 urtera.

  • 2018an, batez beste, 1,55 erditze izan ziren emakumeko, eta batez besteko adina 31,3 izan zen.

  • 2070erako biztanleen % 30,3k 65 urte edo gehiago eta % 13,2k 80 urte edo gehiago izanen dituela aurreikusten da.

  • Gure etxeen osaera aldatzen ari da: seme-alabak dituzten bi gurasoz osatutako etxeei, orain, bakarrik bizi diren pertsonez, guraso bakarreko familiez edo seme-alabarik gabeko bikotez osatutako etxeak batu zaizkie.

  • Gutako batzuek atzerrira joatea edo atzerrian bizitzea erabakitzen dugu, baina fluxu horien tamaina aldakorra da eta azkar aldatzen ahal da.

  • Europako populazioak mundu mailan duen proportzioa gutxitzen ari da, eta 2070erako munduko populazioaren % 4 baino zerbait gutxiago izanen da.

Aldaketa demografikoaren ondorioak

  • Lan egiteko adinean dagoen Europako biztanleria gutxitzen ari da

  • Biztanleriaren zahartzeari lotutako gastu publiko handiagoa finantzatzeko modua aztertu beharko dugu.

  • Eskualde batzuek izango dituzten biztanleria-aldaketa azkarrek aukera eta erronka berriak sortuko dituzte, hala nola inbertsio berriak azpiegituretan eta irisgarritasunean edo zerbitzuetara eskuratzea.

  • Aldaketa demografikoak eragina izan dezake Europak munduan duen posizioan ere. Munduko biztanle-kuota eta BPG txikiagoak izango dituzte. Hori dela eta, Europa batuta egoteko, indartsuagoa izateko eta pisu estrategiko handiagoa izateko beharra askoz ere garrantzitsuagoa da orain.

  • Aldaketa demografikoak eta trantsizio ekologiko eta digitala eragina izaten dute askotan elkarren artean, eta elkarri laguntzen diote edo bizkortzen dira: prospektiba estrategikoa, beraz, funtsezko tresna izango da gai horiei aurre hartzeko eta politikak prestatzeko.