Ekainaren 5ean, pertsonen salerosketaren aurkako borrokarako koordinatzaile eta errelatore nazionalen bileran, Europako Batzordeak Pertsonen Salerosketaren aurkako Borrokarako Zentroa jarri zuen martxan. Pertsonen Salerosketaren aurkako Borrokarako 2021-2025 aldirako EBren Estrategiako ekimen garrantzitsu bat da.
Pertsonen Salerosketaren aurkako EBko koordinatzailearen laguntzarekin, pertsonen salerosketa eragozteko eta prebenitzeko eta biktimak babesteko EBko politikak garatzen lagunduko du Zentroak. Pertsonen Salerosketaren aurkako Borrokarako EBren Estrategia eta Pertsonen Salerosketaren aurkako EBren Zuzentaraua ezartzea ere babestuko du.
EBko Pertsonen Salerosketaren aurkako Borrokarako Zentroak adituak biltzen ditu, eta hiru jarduera nagusi izanen ditu: ikerketa, analisia eta aholkularitza, betiere alderdi interesdunekin elkarlanean. Elkarrizketa parte-hartzailerako eta pentsamendu sortzailerako plataforma izanen da, benetako ezagutzak sortzeko eta trukatzeko.