Telekomunikazio ministroek Zibersegurtasuneko Krisiak Kudeatzeko EBko Plan Zuzentzailea onartu dute gaur. Plan horrek orientabideak ematen ditu, EBk eskala handiko zibersegurtasun-gorabeherei edo zibersegurtasun-krisiei erantzuteko.
EBko Zibersegurtasuneko Plan Zuzentzailea orientazio-baliabide garrantzitsua da. Izan ere, haren bidez, estatu kideek zibersegurtasun-gorabeherei buruzko prestakuntza hobetu dezakete, baita gorabehera horiek detektatzeko eta erantzuteko gaitasunak ere. 2017ko Zibersegurtasuneko Plan Zuzentzailearen funtsak hartu dituzte oinarritzat, eta berriki onartutako egintza juridiko garrantzitsuak hartu dituzte aintzat, hala nola SRI 2 Zuzentaraua eta Ziberelkartasunaren Erregelamendua.
EBko Zibersegurtasuneko Plan Zuzentzailearen asmoa da mehatxu zibernetikoen egoera gero eta konplexuagoari aurre egitea, EBn dauden sareak indartuz, estatu kideen eta inplikatutako eragileen arteko lankidetza sustatuz eta egon daitezkeen oztopoak gaindituz.