Batzordeak Migrazioari eta Asiloari buruzko Itunaren erdibideko aplikazioari buruzko txostena eman du

2025-06-26T10:03:55+01:00

2024ko ekainean onartutako Migrazioari eta Asiloari buruzko Itunaren aplikazioaren egoeraren berri eman du Batzordeak. Trantsizio-aldiaren erdian, aurrerapauso handiak eman dira, bai EBn, bai estatu kideetan; baina ahalegin gehigarriak egin behar dira oraindik gauzatzeko dauden erronkei aurre egiteko eta EBko migrazioa kudeatzeko sistema berria 2026ko ekainean erabat martxan egonen dela bermatzeko. 2024ko ekainean aurkeztutako egikaritze-plan bateratuan,

Batzordeak Migrazioari eta Asiloari buruzko Itunaren erdibideko aplikazioari buruzko txostena eman du2025-06-26T10:03:55+01:00

Batzordeak arrisku handiko herrialdeen zerrenda eguneratu du, finantza-delituen aurkako nazioarteko borroka indartzeko

2025-06-26T10:03:14+01:00

Europako Batzordeak arrisku handiko jurisdikzioen zerrenda eguneratu du, kapitalen zuritzeari eta terrorismoaren finantzaketari aurre egiteko erregimen nazionaletan (KZB/TFB) gabezia estrategikoak dituzten jurisdikzioen zerrenda, hain zuzen ere. Kapital-zuritzearen aurkako borrokaren esparruak barne hartzen dituen EBko erakundeek zaintza indartu behar dute herrialde horiek parte hartzen duten transakzioetan. Hori garrantzitsua da EBko finantza-sistema babesteko. Hirugarren herrialde eta lurralde

Batzordeak arrisku handiko herrialdeen zerrenda eguneratu du, finantza-delituen aurkako nazioarteko borroka indartzeko2025-06-26T10:03:14+01:00

Batzordeak aurrezki- eta inbertsio-kontuen Europako planerako informazioa eskatu du

2025-06-26T10:00:47+01:00

Europako Batzordeak herritarrei eta alderdi interesdunei dei egiten die aurrezki- eta inbertsio-kontuen Europako plan bat garatzen lagun dezaten. Ekimen hori Aurrezkien eta Inbertsioen Batasunaren Estrategiaren parte da, eta haren helburua da herritarrei kapital-merkatuetan parte hartzen laguntzea, haien aurrezkien errentagarritasuna hobetuz eta, aldi berean, EBko enpresentzako finantzaketa handituz, hazteko, berritzeko eta enplegua sortzeko. Batzordearen datu-deialdiak jardunbide

Batzordeak aurrezki- eta inbertsio-kontuen Europako planerako informazioa eskatu du2025-06-26T10:00:47+01:00

Batzordeak sari berri bat jarri du abian Erasmus+ programaren baitan, kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko

2025-06-26T10:00:26+01:00

EBko #BeActive Kirol Sariek kirola eta jarduera fisikoa sustatzen dituzten ekimen aipagarriak aintzatesten dituzte. Sari horiekin, bost kategoria hauetako lorpenak sarituko dituzte: «jarduera fisikoa», «inklusioa», «boluntariotza», «belaunaldi artean» eta «bakea». Saria Erasmus+ programak finantzatuko du, eta, horretarako hautagaitzen deialdi bat jarri da gaur martxan. Glenn Micallef Belaunaldi arteko ekitatearen, gazteriaren, kulturaren eta kirolaren komisarioak honako

Batzordeak sari berri bat jarri du abian Erasmus+ programaren baitan, kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko2025-06-26T10:00:26+01:00

EIFk 2.500 milioi euroko finantzaketa mobilizatuko du Next Generation funtsekin, berrikuntzan, jasangarritasunean eta lehiakortasunean inbertitu nahi duten Espainiako ETEentzat

2025-06-26T09:54:49+01:00

Europako Inbertsio Funtsak (EIF), hau da, ETEen eta kapitalizazio ertaineko enpresen kapitaletan inbertsioak egiten espezializatuta dagoen Europako Inbertsio Bankuaren (EIB taldea) adarrak, Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak eta hamaika finantza-erakundek berme-akordioak sinatu dituzte, finantza-erakundeek 2.500 milioi euro ekonomia errealera bideratzeko aukera izan dezaten. Finantzaketa hori berrikuntzan, jasangarritasunean eta lehiakortasunean inbertitu nahi duten ETE eta kapitalizazio

EIFk 2.500 milioi euroko finantzaketa mobilizatuko du Next Generation funtsekin, berrikuntzan, jasangarritasunean eta lehiakortasunean inbertitu nahi duten Espainiako ETEentzat2025-06-26T09:54:49+01:00

Kontseiluak zaintza behar duten helduen babes juridikoa hobetzen duen EBko legeriari buruzko jarrera adostu du

2025-06-26T09:50:34+01:00

Mugaz gaindiko egoeretan babesa edo laguntza behar duten helduen eskubideak bermatuko dituen lege-proiektu baten funtsezko alderdien inguruko akordioa adostu du Kontseiluak. Gaurko akordioak («orientabide orokor partzialak») legeria berriaren zati batzuk barne hartzen ditu; beste zenbait xedapen, ordea, eztabaidatzen jarraitzen dute. Lege berriaren helburua da gaitasun pertsonalak kaltetu zaizkielako edo gaitasun pertsonal nahikorik ez dutelako beren

Kontseiluak zaintza behar duten helduen babes juridikoa hobetzen duen EBko legeriari buruzko jarrera adostu du2025-06-26T09:50:34+01:00

António Costa presidentearen hitzaldia, Espainia Europako Ekonomia Erkidegoari Atxikitzeko Tratatuaren 40. urteurrenaren ospakizunean

2025-06-26T09:49:46+01:00

Espainia orduko Europako Ekonomia Erkidegoari Atxikitzeko Tratatua sinatu zenetik 40 urte igaro direla ospatzea Espainiako demokraziaren norabide europarra ziurtatu zuen ekitaldia oroitzea da. Izan ere, diktadura luze bat atzean utzi eta, Portugalekin batera, arestiko bere historiako kapitulurik bikainena idatzi zuen, Europa demokratikoa besarkatuz gogoz eta uste osoarekin. Elkartasuneko eremu politiko batean integratu zen erabat, oparotasun

António Costa presidentearen hitzaldia, Espainia Europako Ekonomia Erkidegoari Atxikitzeko Tratatuaren 40. urteurrenaren ospakizunean2025-06-26T09:49:46+01:00

Europar Batasuneko LIFE programari buruzko jardunaldi arrakastatsua egin da Nafarroan

2025-06-26T09:49:08+01:00

Nafarroako Gobernuak eta Zabala Innovationek antolatu zuten ekitaldia, eta ingurumen-proiektuetarako finantzaketan interesa zuten 70 lagun baino gehiago bildu zituzten Joan den ekainaren 10ean, Nafarroako Gobernuak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Europako Proiektuen Bulegoaren bitartez, eta Zabala Innovationek Infoday LIFE antolatu zuten, Europar Batasuneko LIFE programaren 2025eko deialdiari buruzko informazio-jardunaldia, eta arrakasta izan zuten. 70 parte-hartzaile baino gehiago

Europar Batasuneko LIFE programari buruzko jardunaldi arrakastatsua egin da Nafarroan2025-06-26T09:49:08+01:00

Industriako eta Enpleguko kontseilariak Bruselan izan dira BSHko batzordeak Europako Batzordean egin duen bileran, eta berrindustrializazioaren aldeko konpromisoa agertu dute

2025-06-26T09:48:29+01:00

Mikel Irujo eta Carmen Maeztu kontseilariak, Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa, Bruselan izan dira BSHko enpresa-batzordearekin, Europako erakundeetako ordezkariekin egin duen bileran. Lehendabizi, Elena Sancho, Oihane Aguirregoitia, Estrella Galán eta Pernando Barrena eurodiputatuekin elkartu dira, eta, gero, EBko Industriako eta Enpleguko komisarioen taldeekin. Elkarretaratzean, Irujok eta Maeztuk batzordearen aldarrikapenak babestu dituzte, eta Ezkirozko lantegiko enpleguaren aldeko

Industriako eta Enpleguko kontseilariak Bruselan izan dira BSHko batzordeak Europako Batzordean egin duen bileran, eta berrindustrializazioaren aldeko konpromisoa agertu dute2025-06-26T09:48:29+01:00

Europako Batzordeak adimen artifizialeko arrisku handiko sistemei buruzko kontsulta espezifiko bat jarri du abian

2025-06-26T09:47:44+01:00

Europako Batzordeak kontsulta espezifiko bat ireki du, Europar Batasuneko Adimen Artifizialaren (AA) Legean jasota dauden adimen artifizialeko arrisku handiko sistemei buruzko arauen ezarpenaren inguruko ekarpenak biltzeko. Iruzkinak 2025eko uztailaren 18ra arte bidaltzen ahalko dira. AAren Legeak adimen artifizialeko arrisku handiko bi sistema identifikatu ditu. Alde batetik, Europar Batasunaren araudi harmonizatuaren arabera produktuen segurtasunerako funtsezkoak direnak.

Europako Batzordeak adimen artifizialeko arrisku handiko sistemei buruzko kontsulta espezifiko bat jarri du abian2025-06-26T09:47:44+01:00
Go to Top