Europako bizimodua

Babesten duen Europak EBren justizia eta funtsezko balioak ere defendatu behar ditu.

Zuzenbide estatuaren aurkako arriskuek zalantzan jartzen dute gure Batasunaren oinarri juridiko, politiko eta ekonomikoa. Zuzenbide estatua funtsezkoa da von der Leyen lehendakariak berdintasun, tolerantzia eta gizarte justiziazko Batasunari buruz duen ikuspegirako.

Batzordeak zuzenbide estatuari buruzko Europako mekanismo orokor bat jarriko du abian, eta horren bidez, urtero, modu objektiboan, zuzenbide estatuak Batasun osoan duen egoerari buruzko informazioa eman beharko du.

Muga irmoak, EBko asilo sistemaren modernizazioa eta herrialde bazkideekiko lankidetza garrantzitsuak dira migrazioaren arloan hasiera berri bat lortzeko.

Jarduketa esparruak

1. Osasunerako Europar Batasuna:

Osasunerako Europar Batasunaren helburuak hauek dira:

  • herritarren osasuna hobeki babestea

  • EB eta estatu kideak etorkizuneko pandemiak hobeki prebenitzeko eta horiei hobeki aurre egiteko prestatzea

  • Europako osasun sistemen erresilientzia hobetzea.

Koronabirusaren pandemiak argi utzi du garrantzitsua dela Europako herrialdeen artean koordinazioa egotea, pertsonen osasuna babesteko, bai krisialdi batean, bai garai arruntetan.

Funtsezko ekimenak
  • Krisialdien aurrean prestatzeko eta erantzuteko neurriak: koordinazioa indartuz, aginduak berrikusiz eta prestakuntza biomedikorako EBko agentzia berri bat sortuz.

  • Estrategia farmazeutikoaren helburuak hauek dira: asetzen ez diren behar medikoak estaltzea, farmazia industriari laguntzea, erresilientzia indartzea eta produktu medikoetarako kalitate handia sustatzea.

  • Minbiziaren aurkako Europako Planak minbiziaren ibilbide osoa hartzen duten ekintza eta ekimen ezagunak biltzen ditu: prebentzioa, detekzio goiztiarra, diagnostikoa eta tratamendua, eta minbizia duten gaixoen eta bizirik atera direnen bizi kalitatea.

2. Segurtasunerako Europar Batasuna

Europako Batzordeak EBren Estrategia berri bat prestatu du Segurtasunerako Batasun baterako, EBko biztanle guztiak babesteko eta europar bizimodua sustatzeko. Estrategiak 2020-2025 aldia hartzen du, eta lehentasunezko arlo batzuetan jartzen du arreta. Horretan, EBk Europan bizi diren pertsonen segurtasuna hobetzen laguntzen ahal die estatu kideei, aldi berean gure balioak eta Europako printzipioak errespetatuz.

Helburuak
  • EBren segurtasun politikak arriskuen egoera aldakorra islatzen duela bermatzea

  • epe luzean erresilientzia jasangarria sortzea

  • EBko erakundeak eta agentziak, gobernuak, sektore pribatua eta partikularrak gizarte osoari zuzendutako planteamenduan sartzea

  • segurtasunari zuzenean eragiten dioten politikak biltzea.

Estrategiaren 4 euskarriak
  • Denboraren iragaiteari dagokionez erresistentzia handia duen segurtasun ingurunea

  • Arrisku aldakorrei aurre egitea

  • Europarrak terrorismoaren eta delinkuentzia antolatuaren aurrean babestea

  • Segurtasun ekosistema Europar irmo bat

3. Migrazioari eta Asiloari buruzko Itun berria

Helburua konfiantza areagotzea da, prozedura eraginkorragoak erabiliz, eta erantzukizunaren eta elkartasunaren arteko oreka berri bat lortzea.

Erantzukizunaren eta elkartasunaren arteko oreka berria
  • Konfiantza handiagoa, prozedura hobeak eta eraginkorragoak erabilita

  • Konfiantza handiagoa, prozedura hobeak eta eraginkorragoak erabilita

  • Elkartasun eraginkorra

  • Gaitasunak eta talentuak

  • Nazioarteko elkarteetan sakontzea

  • Malgutasuna eta erresilientzia

Erantzukizun argiagoak
  • Sartu aurreko nahitaezko kontrol berria

  • Mugako asilo prozedura berria eta bizkorragoa

  • Migrazioa eta mugak kudeatzeko sistema integratua eta modernoa, Eurodac datu basearen hobekuntzarekin

  • Berme juridikoak

Etengabeko elkartasun mekanismo berria
  • Itsasoko eta pertsona zaurgarrien bilaketa eta salbamendu lanen ondoriozko lehorreratzea

  • Estatu kide baten migrazioa kudeatzeko sistemaren gaineko presio arriskua

  • Krisi egoerak

4. Europako migrazioari buruzko estatistikak

2020an 447,3 milioi biztanle zeuden EBn; horietatik 23 milioi ez ziren EBko herritarrak eta 37 milioi EBtik kanpo jaiotakoak ziren. Europar Batasunera etortzeko arrazoi nagusia familia da.

EBn lanean diharduten 188,9 milioi pertsonetatik, 8,7 milioi kide ez diren herrialdeetakoak dira.

Halako langile gehiegi dituzten sektoreak: ostalaritza eta sukaldaritza, administrazio jarduerak eta zerbitzu osagarriak, etxeko lanak eta eraikuntza.

Halako langile gutxiegi dituzten sektoreak: Administrazio publikoa, hezkuntza, osasuna eta gizarte lana, eta finantza eta aseguru jarduerak.

ACNURen datuen arabera, 2019 amaierarako, mundu guztian honako hauek zeuden:

Erantzukizunaren eta elkartasunaren arteko oreka berria
  • 26 milioi errefuxiatu

  • 7 milioi barne desplazatu

EBko errefuxiatuen ehunekoa biztanleria osoaren % 0,6 da.

Afrikatik eta Asiatik ateratako errefuxiatu gehienak ez dira Europara etortzen, inguruko herrialdeetan instalatzen baitira.

2019ko datuek adierazten digutenez, 2,5 milioi pertsonak migratu zuten EBra, eta 0,9 milioi pertsonak EBtik emigratu zuten. Migraziorik gabe, Europako populazioa milioi erdi murriztuko zen, 4,2 milioi haur jaio eta 4,7 milioi pertsona hil baitziren.

Migrazioari buruzko datu gehiago

5. Lankidetza judiziala

Elkarrekiko konfiantza ezartzea arlo penalean, gizakien salerosketaren, kontrabandoaren eta ustelkeriaren aurka egiteko. Justiziarako gune europar bat sortzea, EB guztian estatu mailako sistema juridikoak lotuz eta, horrela, herritarrei eta enpresei bizitza erraztea.

6. Oinarrizko eskubideak

  • Genero berdintasuna munduan
  • Giza eskubideak munduan
  • EBko herritarrak eta zirkulazio librea
  • EU Charter of Fundamental Rights
  • Justizia zibila
  • Justizia penala
  • Justiziaren digitalizazioa
  • Diskriminazioaren aurkako neurriak munduan
  • Zuzenbide estatuaren defentsa
  • Diskriminazioaren kontrako borroka
  • Haurren eskubideak
  • Genero berdintasuna
  • Justizia eta kontsumitzaileak: finantzaketa eta lizitazioak

7. Kontsumitzaileen babesa

  • Kontsumitzailearen estrategia: Kontsumitzailearen Europako agenda Europako Batzordeak kontsumitzailearen politikari buruz duen ikuspegi estrategikoa da.
  • Gure bazkideak kontsumitzaileei buruzko gaietan: Kontsumitzaileen aholkularitza taldeak eta aditu taldeak, eta kontsumitzaileen politika eraginkorra egiteko Batzordeak kontsultatutako Espainiako eta nazioarteko erakundeak.

    • Kontsumitzailearen Politiken Aholkularitza Taldea (CPAG)
    • Kontsumitzaileen aditu taldeak
    • Kontsumitzaileen estatu mailako erakundeak
    • Europako eta nazioarteko kontsumitzaile erakundeak
  • Ebidentzietan oinarritutako kontsumitzailearen politika: Kontsumo merkatuak eta EBko kontsumitzaileen portaera ezagutzeak politika hobeak egiten laguntzen dio Batzordeari. Azterketa baliabideak: kontsumitzailearen adierazle koadroak, merkatuaren monitorizazioa, kontsumitzaile eta txikizkariei egindako inkestak, merkatu azterketak, etab.
  • Kontsumitzaileen arazoak beste politika batzuetan: EBko eremu politikoak, Europako kontsumitzaileen eskubideetan eragin zuzena dutenak, hala nola bankuetan, zerbitzu publikoetan, bidaiarien eskubideetan, komunikazioetan eta energian.

  • Kontsumo ekologikorako konpromisoaren ekimena: Enpresekiko borondatezko lankidetza, ekoizpen eta kontsumoaren jasangarritasuna handitzeko, eta, hala, beste ekintza arautzaile batzuk osatzeko.
  • Kontsumitzailearen funtsezko datuak: Europako Batzordea Merkatu Bakarreko kontsumitzaileen beharrak eta COVID-19aren inpaktua ebaluatzeko informazio berria ematen ari da.

8. Zuzenbide estatua

EBn zuzenbide estatua indartzeko ekimena

2019ko apirilean abian jarri ziren eztabaida eta hausnarketa publikoen ondoren, Batzordeak komunikazio bat argitaratu zuen (“zuzenbide estatua gehiago indartzea Batasunean”), etorkizunerako hiru jarduketa ardatzekin –sustapena, prebentzioa eta erantzuna–, eta interesa duten guztiak hurrengo etapei buruz hausnartzera gonbidatzen ditu.

Komunikazioari erantzunez, Batzordeak orotariko instantziaren 60 ekarpen baino gehiago jaso zituen: EBko estatu kideak, instituzioak eta erakundeak, nazioarteko erakundeak eta eragile politikoak, epaileak eta sare judizialak, gizarte zibileko erakundeak, unibertsitateak eta enpresa elkarteak.

Ekarpen gehienek zuzenbide estatua indartzea garrantzitsua dela aitortzen dute, Europako demokraziaren etorkizunerako, baita fase guztietan neurriak indartu egin behar direla ere: sustapena, prebentzioa eta erantzuna.

Zuzenbide estatuaren esparrua

Zuzenbide estatuaren esparruaren helburua zera da, zuzenbide estatuaren arrisku berriak ez daitezela areagotu, harik eta Batzordeak Europar Batasunaren Itunaren 7. artikuluko mekanismoak aktibatu behar izan arte. Horretarako, dagokion EBko herrialdearekin hitz egin behar da.
Esparruak hiru etapako prozesua ezartzen du. Hauek dira:

  • Batzordearen ebaluazioa

  • Batzordearen gomendioa

  • EBko herrialdeak Batzordearen gomendioari jarraipena egitea

Bulgariari eta Errumaniari laguntza ematea, Lankidetza eta Egiaztapen Mekanismoaren esparruan

EBn sartu zirenean, 2007ko urtarrilaren 1ean, Errumaniak eta Bulgariak oraindik bidea zuten egiteko erreforma judizialari, ustelkeriari eta, Bulgariaren kasuan, delinkuentzia antolatuari dagokienez. Batzordeak lankidetza eta egiaztapen mekanismoa (LEM) sortu zuen Bulgariarentzat eta Errumaniarentzat, bi herrialde horiei hutsune horiek zuzentzen laguntzeko neurri iragankor gisa.

Zuzenbide estatuaren mekanismoa

Urtero elkarrizketa prozesu bat ezartzen du Batzordearen, Kontseiluaren eta Europako Parlamentuaren artean, estatu kideekin, estatuetako parlamentuekin, gizarte zibilarekin eta zuzenbide estatuaren inguruan interesa duten beste alderdi batzuekin batera. Zuzenbide estatuari buruzko txostena da prozesu berri honen oinarria.

Zuzenbide estatuaren Europako mekanismoaren funtsezko helburuetako bat erakunde arteko lankidetza sustatzea da, baita EBko erakunde guztiak animatzea ere dagozkien funtzio instituzionalei jarraikitzen ez dioten ekarpenak egin ditzaten.