Eurobarometroaren arabera, Europar Batasunarekiko herritarren konfiantza maila inoizko handiena da, eta defentsako eta segurtasuneko politika komunak eta euroak herritarren babes irmoa dute
europedirectnavarra@navarra.es2025-06-06T09:19:49+01:00Eurobarometroaren azken inkestaren arabera, Europar Batasunarekiko herritarren konfiantza maila azken 18 urteotako handiena da uneotan, eta, euroarekiko babesa, inoizko handiena. Egungo testuinguru geopolitikoa aintzat hartuta, gainera, europarrek Europar Batasun indartsuago eta irmoago bat nahiko lukete, eta, horretarako, defentsako eta segurtasuneko politika komun baten alde egiten dute. Era berean, europarrek uste dute bakea dela Europar Batasuna