Foru Gobernuak eta Udalak Europako funtsen finantzazioarekin lurralde mailako biki digitalen erabilera bultzatzen duen TwIN proiektu estrategikoa aurkeztu dute

Nafarroak, Galiziak, Errioxak, Extremadurak eta Gaztela-Mantxak osatutako partzuergo bat ari da bultzatzen TwIN proiektua, Europar Batasunaren Next Generation funtsen finantzazioarekin eta RETECH ekimenaren honako egitasmoaren eskutik: «Biki digitaletan oinarritutako berrikuntzako eta ekintzailetzako ekosistemen bizkortzea». Nafarroan, Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak sustatzen dute TwIN proiektua, eta Tracasa Instrumental sozietate publikoak koordinatzen du. Horrez gain, IRIS gunea, CEIN eta Nasertic bezalako beste zenbait erakundek ere parte hartzen dute egitasmoan.

Proiektuak 5.029.333 euroko inbertsio totala aurreikusten du, % 75 Europako funtsen bitartez finantzatutakoak. Bien bitartean, iragan ekainean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondotik, Nafarroako Gobernuak 609.833 euro jartzen ditu, eta, Iruñeko Udalak, 650.000 euro.

Proiektuaren helburua ekosistema berritzaile bat garatzea da, zertarako eta start-up eta enpresek, tartean enpresa txiki eta ertainek, aukera izan dezaten adimen artifizialean eta lurralde mailako biki digitaletan oinarritutako zerbitzuak eta produktuak sortzeko, garatzeko eta probatzeko, betiere herritarren ongizatea helburu hartuta.

Informazio gehiago