Ba al zenekien Europan dagoela munduko eremu babestuen sarerik handiena? Europar Batasuneko legeriak babestutako 27.000 naturagune baino gehiagok osatzen dute Natura 2000 Sarea!

Maiatzaren 21a Natura 2000 Eguna da eta, urtero, Europar Batasuneko espezie eta habitat baliotsu eta mehatxatuenak babesteko egiten ari garena azpimarratzen dugu egun horretan.

Natura 2000 espazioek Europar Batasuneko lurraldearen bosten bat hartzen dute ia, eta inguruko itsasoen hamarren bat, hau da, Espainia eta Italiaren tamaina batera, gutxi gorabehera. Hegazti eta Habitaten Zuzentarauek eratu zuten Natura 2000 Sarea 1992an, eta Europar Batasun osoko eremu babestuen kudeaketa zeharo aldatu du.

Sareak 1.200 espezie arraro eta mehatxatu eta 230 habitat mota inguru babesten ditu. Funtsezko zerbitzuak eskaintzen ditu ere, hala nola ur gozoa, intsektu polinizatzaileak eta uholdeen zein kostaldeko higaduraren kontrako babesa, 4,4 milioi enplegu inguru sortzeaz gain.

Jakina, asko dago oraindik egiteke gure biodibertsitatea babesteko. Bien bitartean, Natura 2000ri buruz eta lortzen ari denari buruz ikasteko modu ugari daude. Esaterako, Florari eskatzen ahal diozu zugandik hurbil dauden eremu babestuei buruzko informazioa. Edo Natura 2000 Sarearen mapa interaktiboa kontsultatzen ahal duzu.

Aurtengo Bioblitz-ean parte hartzeko aukera ere baduzu, maiatzaren 17tik 25era. Zientziari zure ekarpena egiteko aukera paregabea duzu hau, zugandik hurbil duzun Natura 2000 gune batean ahalik eta landare, animalia eta onddo espezie gehien aurkitu eta identifikatuz, lankidetzako ahalegin batean. Jarraian ageri den Natura 2000 Egunaren webgunean azaltzen da nola parte hartu.

Informazio gehiago