Herrialde guztiek ateratzen diete onura zeharkako eraginei, eta Europar Batasunean oso integratuta dauden zenbait ekonomia Suspertze eta Erresilientzia Funtsak (SEF) esleitutakoaren inpaktua bikoiztera iristen dira zeharkako eraginen bitartez.
Gai Ekonomiko eta Finantzarioen Zuzendaritza Nagusiak eta JRC zentroak egin duten azterketa batek datu berriak azaleratu ditu Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) jarduera eta inpaktu ekonomikoen inguruan, bai sektore mailan, bai estatu mailan.
AAren teknologiarekin sortu den datu base berri bat oinarri hartuta, azterketak mahai gainean jarri du SEFak Europar Batasuneko 27 herrialdeetan finantzatu dituen 2.800 erreforma eta inbertsio neurri baino gehiagoren banaketa sektoriala.
Horri esker, SEFaren inpaktu ekonomikoen zenbatespen berri eta granularragoak egiten ahalko dira, herrialde eta sektore bakoitzerako.
Azterketan, Alemania hartzen da eredu moduan, eta SEMak Alemaniako ekonomian izan duen inpaktua 66.000 milioi eurotan (BPGaren % 1,6) zenbatesten da. Zifra hori SEMak Alemaniari emandako zuzkidura nazionalaren bikoitza da.
Alemaniako ekonomia da SEFak Europar Batasun osoan sortu dituen zeharkako eraginei onura handiena atera diena. Alemaniako BPGaren irabazi potentzialen bi heren baino gehiago beste herrialde batzuetan ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Planetatik datoz.
Azterlan honek ikuspuntu berriak eskaini ditu SEFak, COVID-19aren pandemiaz geroztik, Europar Batasuneko Merkatu Bakarra babestu, eraldatu eta sakontzeko izan duen garrantzia ulertzeko.