Europako Batzordeak neurri berriak proposatu ditu Europar Batasuneko enpresei beste 400 milioi euro gehiago aurrezteko urteko administrazio kostuetan. Enpresen kategoria berriarekin –kapitalizazio txiki eta ertaineko enpresak izenekoa–, neurriek araudia betetzeko betebeharrak malgutuko dituzte, eta hazkundea eta inbertsioa sustatzeko baliabideak eskura jarriko dituzte.

Enpresa ertain eta txikiak (ETE) 250 langiletik gora igotzen direnean, enpresa handi bihurtzen dira eta betetze betebeharren areagotze handia izaten dute. Horrek hazteko pizgarriak kentzea eta lehia mugatzea gerta liteke. Kapitalizazio txiki eta ertaineko enpresek 750 langiletik behera dituzte, eta 150 milioi eurora arteko fakturazioa edo 129 milioi eurora arteko guztizko aktiboa. Kategoria horren barne dauden Europar Batasuneko ia 38.000 enpresek ETEei zuzendutako zenbait onura edo arau sinplifikatuak izanen dituzte.

Beste neurri batzuk:

  • 10.000 enpresa inguru, 2026an bakarrik, berotegi efektuko gas fluordunen erregistrotik salbuestea.
  • Erregistroak gordetzeko betebehar sinplifikatuak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (DBEO).
  • Paperean egindako adostasun deklarazioak, erabilera jarraibideak eta bestelakoak kentzea, trantsizio digitala azkartzeko.
  • Produktuek Europar Batasunaren betekizunak betetzen dituztela frogatzeko modu errazagoak, Europar Batasun osoan arau harmonizatuak ez badaude ere.
  • Arrazoizko arretari buruzko betebeharren txertaketa arinagoa baterien industriarentzat.

Behar ez den burokrazia murrizteko eta berrikuntza, hazkundea, kalitateko enplegua eta inbertsioa sustatzen dituen erregulazio ingurune bat sortzeko lanean dihardu Batzordeak. 2029rako, Batzordearen helburua da arauak sinplifikatzea eta administrazio lanak murriztea, % 25 enpresen kasuan eta % 35 ETEen kasuan. Proposamen horri laugarren Omnibus sinplifikazio paketea deitzen zaio. Hurrengoa 2025eko ekainerako aurreikusi da eta defentsaren ingurukoa izanen da.

Informazio gehiago