EBko #BeActive Kirol Sariek kirola eta jarduera fisikoa sustatzen dituzten ekimen aipagarriak aintzatesten dituzte. Sari horiekin, bost kategoria hauetako lorpenak sarituko dituzte: «jarduera fisikoa», «inklusioa», «boluntariotza», «belaunaldi artean» eta «bakea». Saria Erasmus+ programak finantzatuko du, eta, horretarako hautagaitzen deialdi bat jarri da gaur martxan.

Glenn Micallef Belaunaldi arteko ekitatearen, gazteriaren, kulturaren eta kirolaren komisarioak honako hau adierazi du: «EBko #BeActive Kirol Sari berriek elkartasunean eta balioetan oinarritutako gure kirol-ereduaren muina islatzen dute, eta kirola eta jarduera fisikoa pertsonei gerturatzeko eta EBren balioak kirolaren bitartez sustatzeko erakunde eta banakoek egiten duten lan goresgarria goraipatzen dute. Ahalegin horiek aintzat hartzea eta partekatzea merezi dute. Gogoan zaituztet denok, bereziki Europako gure kirol-komunitatea, Europako txoko guztietara iristen lagun gaitzazuen eta ahalik eta hautagaitza gehien lor ditzagun».

Ekimen berri hau aurreko biren arrakastan oinarritzen da: #BeActive Sariak eta EBko #BeInclusive Kirol Sariak. Aurrekontua 125.000 eurokoa da, eta sarien funts osoa handiagoa da, aurreko ekimenekin alderatuta. Kategoria bakoitzeko, irabazleak 15.000 euro jasoko ditu, eta beste bi finalistek 5.000 euro. Hautagaitzak aurkezteko epea 2025eko irailaren 24ko 17:00etan (Erdialdeko Europako ordua) bukatuko da. Finalisten eta irabazleen berri 2026ko udaberrian emanen da.

Informazio gehiago