Clusters Meet Regions eta ECCP Matchmaking – Iruña, Espainia

2025-11-03T09:19:48+01:00

  Clusters Meet Regions ekimenak Europako klusterren komunitatea hurbiltzen die eskualdeko eragileei. Horren helburua da aztertzea lankidetzaren bidez nola indartzen ahal diren ekosistema industrialak eta nola bizkortzen ahal diren Europako trantsizio berde eta digitalak. Aurtengo edizioa European Cluster Collaboration Platform (ECCP) erakundeak antolatu du, Sodenarekin eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, eta 2025eko azaroaren 12an eta 13an

Clusters Meet Regions eta ECCP Matchmaking – Iruña, Espainia2025-11-03T09:19:48+01:00

NOUk azeleragailu linealak eguneratu ditu erradioterapia moldagarriaren doitasuna eta segurtasuna handitzeko, NextGeneration funts europarren bidez

2025-11-03T09:19:05+01:00

  Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak (NOU) eguneratu egin ditu erradioterapia moldagarrirako bi azeleragailu linealak, eta horrek aurrerapen nabarmena ekarriko du tumoreak teknika horren bidez tratatzeko zehaztasunean eta segurtasunean. Eguneratze horren bidez Hypersight izeneko irudi sistema berri bat instalatuko da ekipamenduetan, eta, gainera, aurrerantzean, tumore mota eta kokapen anatomiko gehiago tratatuko dira erradioterapia moldagarriaren bidez. Halaber, ateak

NOUk azeleragailu linealak eguneratu ditu erradioterapia moldagarriaren doitasuna eta segurtasuna handitzeko, NextGeneration funts europarren bidez2025-11-03T09:19:05+01:00

Klima-aldaketaren aitzinean “Nafarroa bizigarriago baten” alde lan egitea eskatu dute herritarrek Foru Parlamentuan

2025-11-03T09:17:47+01:00

  Nafarroako herritarren eta Foru Komunitateko gizarte sarearen hamar bat ordezkarik larrialdi klimatikoarekin lotutako zenbait alderdiri buruzko kezkak helarazi dizkiote gaur (asteartea) Nafarroako Parlamentuari, eta “Nafarroa bizigarriago baten alde” manifestua irakurri dute. Hartan, erakunde publikoei, enpresei eta gizarte eragileei “planetarekin dugun harremana berrasmatzeko erabakitasuna eta ausardia” eskatu diete, eta erronkan “herritar kontziente, informatu, konprometitu eta

Klima-aldaketaren aitzinean “Nafarroa bizigarriago baten” alde lan egitea eskatu dute herritarrek Foru Parlamentuan2025-11-03T09:17:47+01:00

Nafarroak tokiko klima ekintzan duen lidergoa berretsi du, 226 udalerrik bat egin baitute jada Alkateen Itunarekin

2025-11-03T09:16:47+01:00

  Nafarroako 200 alkate baino gehiago biltzen dituen itunak Klimarako eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planak (KEJEP) bultzatzen ditu —Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak Nasuvinsa-Lursarearen bidez gidatzen duen LIFE NAdapta (www.lifenadapta.es) proiektuaren esparruan—. Azken bost urte hauetan, klima-aldaketara egokitzeko 994 jarduketa egikaritu dituzte plan horiek; horretarako, 52 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da, jatorri hauetatik etorritakoa:

Nafarroak tokiko klima ekintzan duen lidergoa berretsi du, 226 udalerrik bat egin baitute jada Alkateen Itunarekin2025-11-03T09:16:47+01:00

Batzordeak neurriak proposatu ditu nekazaritzan belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko eta Europako elikagaien, nekazaritzaren eta landa eremuaren etorkizuna bermatzeko

2025-11-03T09:16:12+01:00

  Europako Batzordeak «Nekazaritzaren arloko belaunaldien arteko erreleborako estrategia» bat aurkeztu du, ibilbide orri argi bat ezartzen duena, nekazari gazteei laguntzeko eta nekazaritza erakargarriagoa bilakatzeko. Estrategiaren helburua da EBko nekazari gazteen proportzioa bikoiztea hemendik 2040ra, eta, nekazari berriak barne, % 24 inguruko ehunekora iristea. Horretarako, Batzordeak gomendatuko du estatu kideek —batez ere oso portzentaje txikiak dituztenek—

Batzordeak neurriak proposatu ditu nekazaritzan belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko eta Europako elikagaien, nekazaritzaren eta landa eremuaren etorkizuna bermatzeko2025-11-03T09:16:12+01:00

Batzordeak 2026rako lan programa aurkeztu du

2025-11-03T09:15:10+01:00

  Europako Batzordeak 2026rako lan programa aurkeztu du, zenbait neurri zirriborratzen dituena Europa burujabeago eta independenteago bat eraikitzen laguntzeko. «Europaren independentziaren unea» izeneko lan programak egungo eta etorkizuneko erronkak jorratzen ditu; hain zuzen, gure segurtasunaren eta demokraziaren mehatxuek, gatazkek eta tentsio geopolitikoek, gure ekonomia eta industriarentzako arriskuek eta klima-aldaketa bizkortzeak eragindakoak. Honako hauetan oinarritzen da

Batzordeak 2026rako lan programa aurkeztu du2025-11-03T09:15:10+01:00

Biomasa 360º jardunaldia Nafarroan

2025-11-03T09:13:39+01:00

  Ameskoako eskola zaharretan (Zudairi) egin da jarduera hori, Nafarroako Klima Astearen barruan, eta 70 ordezkarik hartu dute parte Jardunaldi horrek Nafarroako Klima Astea ireki du, eta biomasaren balioa areagotzea du helburu, funtsezko elementua baita landa ingurunearen erresilientziarako, sute arriskuak murrizteko eta energia iturri berriztagarri bat bultzatzeko. Era berean, lurraldearen, prestakuntzaren eta industria sektorearen deskarbonizazioa

Biomasa 360º jardunaldia Nafarroan2025-11-03T09:13:39+01:00

EBren estrategia berria trantsizio global garbi eta erresiliente bati forma emateko   

2025-11-03T09:12:51+01:00

  Batzordeak eta goi ordezkariak nazioarteko estrategia bat aurkeztu dute gaur, merkatu globaletan Europaren lekua sendotzeko. EBk klimari eta energiari buruz duen ikuspegi global berriak EBk munduari egiten dion eskaintza aurkezten du: diplomazia erabiltzea gure funtsezko interesak babesteko; trantsizio justu baterako arauak sustatzea, eta, aldi berean, gure kideei beren arauak garatzen laguntzea; eta Europaren eta

EBren estrategia berria trantsizio global garbi eta erresiliente bati forma emateko   2025-11-03T09:12:51+01:00

EB-Egipto lehenengo goi bilera Bruselan eginen da, urriaren 22an

2025-11-03T09:11:49+01:00

  António Costa Kontseilu Europarreko presidentea eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea izanen dira EBren ordezkariak lehenengo EB-Egipto goi-bileran, Bruselan, 2025eko urriaren 22an. Abdel Fattah al-Sisi presidenteak ordezkatuko du Egipto. Goi bileraren ardatzak aldebiko harremanak eta elkartze politiko eta ekonomikoetan sakontzea izanen dira —EB-Egipto Elkarte Estrategiko eta Globalean ezartzen den moduan—, horrela egonkortasun,

EB-Egipto lehenengo goi bilera Bruselan eginen da, urriaren 22an2025-11-03T09:11:49+01:00

Erantzunen errekorra Europako Defentsa Funtsaren 2025eko deialdian: 410 proiektu proposamen aurkeztu dira, eta, guztira, 1.065 milioi euroko zenbatekoa osatzen dute.

2025-11-03T09:09:21+01:00

  Europako Defentsa Funtsak (EDF) beste mugarri bat lortu du, 410 proiektu proposamen erakarri baitu 2025eko deialdian (inoizko kopururik handiena), defentsako ikerketa eta garapeneko lankidetza ekintzetarako. Horrek erakusten du 2021ean abiarazi zenetik aurrekaririk ez duen interesa sorrarazi duela. Hori % 38ko igoera da 2024arekin alderatuta, eta erakusten du Funtsak gero eta garrantzi eta erakargarritasun handiagoa duela.

Erantzunen errekorra Europako Defentsa Funtsaren 2025eko deialdian: 410 proiektu proposamen aurkeztu dira, eta, guztira, 1.065 milioi euroko zenbatekoa osatzen dute.2025-11-03T09:09:21+01:00
Go to Top