Clusters Meet Regions ekimenak Europako klusterren komunitatea hurbiltzen die eskualdeko eragileei. Horren helburua da aztertzea lankidetzaren bidez nola indartzen ahal diren ekosistema industrialak eta nola bizkortzen ahal diren Europako trantsizio berde eta digitalak.
Aurtengo edizioa European Cluster Collaboration Platform (ECCP) erakundeak antolatu du, Sodenarekin eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, eta 2025eko azaroaren 12an eta 13an eginen da, Iruñean.
Nafarroak industria tradizio handia du, batez ere automobilgintzan, energia berriztagarrietan, osasungintzan, elektronikan eta nekazaritzako elikagaietan. Hori dela eta, agertoki ezin hobea da eskualdeek eta klusterrek Europaren autonomia estrategikoa elkarrekin nola berreskuratzen ahal duten eztabaidatzeko.
Nafarroako ekosistema industrialaren ezaugarria da aktibo handiak dituela automobilgintzan, energia berriztagarrietan, osasungintzan, elektronikan eta nekazaritzako elikagaietan. Hala ere, aldi berean, errealitate honi egin behar dio aurre: elektrifikaziora egokitu beharra, berrikuntza berriztagarria zabaldu beharra eta ETEen lehiakortasuna bermatu beharra Europako balio kateen barruan.