Europako Batzordeak 2026rako lan programa aurkeztu du, zenbait neurri zirriborratzen dituena Europa burujabeago eta independenteago bat eraikitzen laguntzeko. «Europaren independentziaren unea» izeneko lan programak egungo eta etorkizuneko erronkak jorratzen ditu; hain zuzen, gure segurtasunaren eta demokraziaren mehatxuek, gatazkek eta tentsio geopolitikoek, gure ekonomia eta industriarentzako arriskuek eta klima-aldaketa bizkortzeak eragindakoak. Honako hauetan oinarritzen da programa: orientazio politikoetan ezarritako konpromisoak eta von der Leyen presidenteak EBko Komisarioen Elkargoari bidalitako mandatu gutunak, bai eta Batasunaren egoerari buruzko 2025eko hitzaldian azaldutako ideiak ere.

2026an, Batzordeak burokrazia murrizten jarraituko du herritarrentzat, enpresentzat eta administrazioentzat. Sinplifikazioari, aplikazioari eta betetzeari buruzko lehenengo txosten globala ere gaur egin da. Orain arte lortutako aurrerapenak nabarmentzen ditu, hala nola sei omnibus paketeak eta beste sinplifikazio proposamen batzuk, zeinen helburua baita urtean 8600 milioi euro baino gehiago aurreztea enpresa eta herritarrentzako kostuetan.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak honako hau adierazi du: «2026rako lan programak beste urrats esanguratsu bat markatzen du Europa indartsuago eta burujabeago baterako bidean. Europako Parlamentuarekin eta Kontseiluarekin lan estuan jarraituko dugu Europaren lehentasunak aitzinera ateratzeko, lehiakortasuna bultzatzeko, gure merkatu bakarraren boterea aprobetxatzeko, gure arauak sinplifikatzeko eta eskuragarritasun krisiari heltzeko. Elkartuta, gure herritarrak babestuko ditugu eta gure balioak defendatuko ditugu».

Prentsa oharra