Nafarroako Gobernuak Europako Gizarte Funtsaren 8 milioi eurorekin lagunduko ditu 45 toki entitatetan enplegu sozial babestua sustatzeko ekimenak
europedirectnavarra@navarra.es2026-06-30T13:34:31+01:00Nafarroako Gobernuak 8 milioi eurorekin lagunduko ditu 45 toki entitatetan enplegu sozial babestua sustatzeko ekimenak 2026an. Emandako laguntzen artean, nabarmentzekoa da Iruñeko Udalari emanen zaion 2.296.923,98 euroko dirulaguntza; izan ere, milioi bat eurotik gorakoa denez, berariazko baimena behar izan du, gaurko Gobernu bilkuran erabakitakoa, Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak prentsaurrekoan azaldu