Nafarroako Gobernuak 8 milioi eurorekin lagunduko ditu 45 toki entitatetan enplegu sozial babestua sustatzeko ekimenak 2026an. Emandako laguntzen artean, nabarmentzekoa da Iruñeko Udalari emanen zaion 2.296.923,98 euroko dirulaguntza; izan ere, milioi bat eurotik gorakoa denez, berariazko baimena behar izan du, gaurko Gobernu bilkuran erabakitakoa, Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez.
Erabakia hartu da, martxoaren 30eko 203E/2026 Foru Aginduaren bidez onetsitako toki entitateentzako 2026rako dirulaguntzen deialdiaren barruan. 2021-2027 aldirako Europako Plus Gizarte Funtsak (EGF+) finantzatutako ekimen bat da, eta haren helburua da gizarteratze aktiboa bultzatzea, aukera berdintasuna eta parte-hartze aktiboa sustatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko, bereziki kolektibo behartsuentzat.
Guztira, 45 toki entitatek aurkeztu dituzte enplegu mota hori sustatzeko proposamenak, deialdiaren esparruan; deialdi horretan izena emateko epea maiatzaren 28an bukatu zen eta laster ebatziko da. Iruñeko Udalari emandako dirulaguntza gobernu akordio bidez baimendu da gaur, milioi eurotik gorakoa baita.