Berokuntza eta hozkuntzaren ondoriozko airearen kutsadura: premiazkoa da energia berrien erabilera areagotzea Europako Batzordearen aburuz
europedirectnavarra@navarra.es2025-01-20T12:21:45+01:00Berokuntza eta hozkuntza sistemak airearen kutsadura iturri garrantzitsua dira oraindik ere kontinente osoan. Ikerketa Zentro Erkidearen (IZE) azterlan baten arabera, premiazkoa da sektore horretan teknologia berriztagarri garbiago eta efizienteagoak hartzeko prozesua azkartzea. Airearen kutsadura ingurumen arazo larria da oraindik ere Europar Batasunean, eta berokuntza eta hozkuntzaren sektoreak ekarpen nabarmena egiten du kutsatzaile kaltegarrien isurian. Isuri