Urtarrilaren 1ean, Errumania eta Bulgaria Schengen eremuko eskubide osoko kide bihurtu ziren, barneko lurreko mugetan pertsonen kontrolak kendu ondotik.
Bulgaria eta Errumania eta Schengen eremuko herrialdeen arteko aireko eta itsasoko barneko mugetako kontrolak pasa den 2024ko martxoaren 31n kendu ziren jada. Europar Batasuneko bi estatu hauek Schengen eremura sartu izanak bidaiak, merkataritza eta turismoa sustatuko ditu, eta barne merkatua indartzen lagunduko du.
Europako Batzordeak 2011. urtean berretsi zuen lehenengo aldiz Bulgaria eta Errumania Schengen eremura sartzeko prest zeudela. Harrezkeroztik, Schengen eremuko kide izateko baldintzak betetzen dituztela frogatzen jarraitu dute Bulgaria eta Errumaniak.
Schengen barne mugarik gabeko mundu osoko askatasun, segurtasun eta justizia eremu handiena da. Europar Batasuneko 450 milioi herritar baino gehiagoren zirkulazio askea bermatzen du, bai eta Europar Batasunean bizi edo turista, truke ikasle edo profesional moduan bisitan heldu diren erkidegoz kanpoko herritarrena ere.