Europako Batzordeak proposamenak jasotzeko deialdi bat antolatu du Kazetaritza eta Komunikabideen Askatasunaren Europako Jaialdiaren hiru ediziotarako.

3 milioi euroko zuzkidurarekin, jaialdi honen helburua hauxe da: indartzea Europar Batasuneko kazetari, komunikabide, sozietate zibileko elkarte eta komunikabideetako profesionalen arteko elkarrizketa, lankidetza eta elkartzea.

Jaialdian, zenbait gairen inguruko eztabaidak sustatuko dira, hala nola komunikabideen askatasunaren gaineko legeria, desinformazioa, kazetarien segurtasuna eta sektoreko erronka ekonomikoak. Kazetarien lan erabat garrantzitsu eta zailaren inguruko kontzientziazioa egiteko ere balioko du, eta Europar Batasunean prentsa askatasunak dituen mehatxuen gainekoa ere. Jaialdiak Komunikabideen Askatasunaren Europako Legeak izandako ondorioei buruzko ikuspuntuak trukatzeko aukera emanen du.

Batzordeak gonbidapena luzatu die interesa duten komunikabideen elkarte, GKE, editore, argitaletxe, unibertsitate eta ikerketa zentroei, beren proposamenak aurkez ditzaten. Hautatzen den hautagaiak jaialdiaren hiru urteko edizioak antolatu beharko ditu, ekarpenak eta eztabaidak egiteko plataforma bat ezarri eta kudeatzeaz gain.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 1ean bukatuko da. Proposamen deialdi honi buruzko xehetasun gehiago, hautagarritasunari eta data garrantzitsuei buruzko informazioa barne.

Jaialdiak Batzordearen 2024-2029 Orientazio Politikoetan finkatutako helburuak erdiesten lagunduko du, eta edizio bakoitza bukatzean, zenbait gomendio politiko, funtsezko irakaspen eta jardunbide egoki emanen dira.

Europar Batasuneko komunikabideen askatasun eta pluraltasunari buruzko informazio gehiago.