EBk 608 milioi euro inbertituko ditu 1.800 ikertzaile baino gehiago prestatzeko
europedirectnavarra@navarra.es2025-05-16T09:19:23+01:00Europako Batzordeak Marie Skłodowska-Curie ekintzen («MSCA», ingelesezko siglengatik) doktorego sareetarako 2024ko deialdiaren emaitzak aditzera eman ditu. Guztira 608,6 milioi eurorekin, 149 doktorego programa finantzatuko dira Europa osoan, eta horrek prestakuntzako eta lanbide garapeneko aukerak eskainiko dizkie 1.800 doktoregairi baino gehiagori. Hautatutako programek diziplina zientifiko guztiak hartzen dituzte, eta ikertzaileei gaitasun akademikoak eta transferigarriak garatzen lagunduko