EBren aurrekontu berriari buruzko mahai-ingurua, Europako Batzordearen eta ausaz hautatutako 150 herritarren artekoa, hiru bilkuretako lehena izanen da, eta EBri lagunduko dio etorkizunean bere dirua nola gastatu erabakitzen.

Aurrez aurreko bilkura martxoaren 28tik 30era izanen da, eta, ondoren, bigarrena online eginen da (apirilaren 25etik 27ra), eta hirugarrena eta azkena Bruselan (maiatzaren 16tik 18ra). Eztabaida horiek Europako Herritarren Panelen parte dira. Panel horiei esker, herritarrek EBko erakundeekin elkarreragin dezakete eta EBko politikak formulatzeko prozesuari buruzko iritzia eman.

Azken saioa bukatzean, parte-hartzaileek, EBko 27 herrialdeetakoak eta EBren aniztasuna ordezkatzen dutenak, zenbait gomendio emanen dituzte, Batzordeak EBren aurrekontuari begira egiten duen lana babesteko. Aldi berean, Herritarren Partaidetzarako Plataforma, lineako eztabaida foro bat, prest dago herritar guztien ekarpenak jasotzeko.

EBren epe luzerako aurrekontuak, urte anitzeko finantza esparrua ere deitua, haren zenbatekoa eta hainbat urtetarako gastuak zehazten ditu. Batzordeak 2025eko uztailean aurkeztuko du aurrekontu berriaren lehen proposamena, eta 2021etik 2027ra bitarte indarrean dagoen epe luzeko aurrekontua ordeztuko du.

Informazio gehiago