Bizitzaren kostua da Europako herritarren kezka nagusia
europedirectnavarra@navarra.es2024-10-25T13:07:26+01:00Europako Parlamentuak EB 2024 hauteskundeen osteko inkesta argitaratu du gaur, ekaineko hauteskundeetan botoa emateko arrazoiak eta herritarren lehentasunak aztertzeko. Prezioen eta bizitzaren kostuaren igoera (%42) eta egoera ekonomikoa (%41) izan ziren Europako herritarrak ekaineko hauteskundeetan botoa ematera bultzatu zituzten arrazoi nagusiak. Gainera, botoa eman zuten inkestatuen herenak (%34) dio nazioarteko egoerak bultzatu zituela botoa ematera;