Enplegu zerbitzuen Europako sarea (EURES) kanpaina bat egiten ari da, 2024an bere 30 urteak ospatzeko. Aurten hainbat ekitaldi eginen dira urrian.
Horietako bat bizitza eta lan baldintzei buruzko online ekitaldi handi bat da, 2024ko urriaren 22an izanen dena. Ekitaldi horretan, enplegu eskatzaileek eta enpresaburuek zuzenean ezagutzen ahalko dituzte 28 herrialdetan lan egiteko eta bizitzeko arauak eta eskubideak, bai eta baldintzak ere, agintari publikoen eskutik.
Izenburua hau da: «Gaurko ametsa, biharko errealitatea». Ekitaldi garrantzitsua da hainbat herrialdetako laneko arauak eta eskubideak eta bizi baldintzak ezagutu nahi dituzten enplegu eskatzaileendako eta enpresendako, eta herrialdeetako ordezkariek emanen dute informazioa.