Prestakuntza hori 2025eko abendura arte emanen da, eta hainbat gai jorratuko ditu; besteak beste, gailu elektronikoen oinarrizko erabilera, zerbitzuen kudeaketa digitala eta administrazio izapideak.
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Nafarroako landa eremuetan inklusio digitala sustatzen jarraitzen du, trebakuntza digitalerako ikastaroen bidez. Prestakuntza programa horiek adin eta profil guztietako pertsonei zuzenduak daude, eta tresna eta gaitasun digitalak herritarrengana hurbiltzea dute helburu, eten digitala murrizteko eta landa eremuen garapen jasangarria sustatzeko. Interesdunek web orri honen bidez eskatzen ahalko dituzte.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak Centro Navarro de Aprendizaje Integral SA sozietate publikoari (CNAI SA) enkargatu dio proiektua, 2024 eta 2025erako, 2.080.514 euroko guztizko zenbatekoarekin, eta proiektua Europako Next Generation (MRR) funtsen bidez finantzatuko da. Prestakuntza programak 2025eko abenduaren 31ra arte emanen dira, eta ikastaro horietan interesa duten toki entitateak eta kolektiboak CNAIrekin harremanetan jartzen ahal dira, haiek eskatzeko, haren webgunearen bidez: http://www.acercanavarra.es/eu