Gaur, irailak 26, Europako Kontseiluak Hizkuntzen Europako Eguna ospatuko du, Europako hizkuntza aniztasuna bakearen eta bizikidetzaren tresna gisa sustatzeko helburuarekin, Languages for peace lelopean.
Helburua herritarren gehiengoak babestu du: 2024ko Eurobarometroaren inkesta baten arabera, Europako pertsonen % 84k adierazi du erabat ados dagoela eskualdeetako edo gtutxitutako hizkuntzak babestu behar izatearekin. Ildo horretan, Europako Kontseiluak aste honetan argitaratu du 2017-2021 aldirako eskualdeetako edo gutxitutako hizkuntzen Europako Gutunaren jarraipen-txostena. Nazioarteko Eguna dela eta, Ana Ollo Hualde bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak Alacanteko Unibertsitatean egingo den Estatuko Hizkuntzen Kontseiluan parte hartuko du. Gainera, Bruselako Nafarroako Bulegoaren ordezkaritza bat Belgikako hiriburuan egingo den ekitaldira joango da. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institututik Hizkuntzen Europako Egunean parte hartzera animatzen gaituzte, gure hizkuntza eta kultura aniztasuna ospatuz. |