Klimaren aldeko Europako Itunak aukera interesgarri asko eskainiko ditu hurrengo asteetan

Egin bat EBko Klimaren aldeko Ekintzaren Akademiarekin: eman izena «Herritarrak inplikatzea klimaren aldeko ekintzan» izeneko web mintegian. Akademia doako zentro digital bat da, EBk klima aldaketari eta horren aurka jarduteko moduari buruz dituen ezagutzak biltzen dituena, eta Klimaren aldeko Europako Itunak gure eskura jartzen du. Klimaren aldeko ekintzan lanean hasi edo zure ahaleginak areagotu nahi badituzu, Akademiak laguntza eskaintzen du etapa guztietan.

Gainera, Klimaren Zuzendaritza Nagusiak atsegin handiz iragarri du deialdi bat eginen dela, Klimaren aldeko Itunaren Europako enbaxadore berriak biltzeko. Deialdiaren testua urriaren 1ean argitaratuko da.

Herritarrak buru dituen Klimaren aldeko ekintzari buruzko Itunaren ekitaldira ere joaten ahalako zara (urriaren 8a – online): Ekitaldi hori Eskualdeen eta Hirien Europako Astearen barruan eginen da, eta bertan Itunaren komunitateak arrakastaz gauzatutako ekintza klimatikoak erakutsiko dira, eta gogoeta eginen da herritarrak erabakiak hartzen inplikatzeak duen garrantziaz, bai eta pertsonak eta komunitateak neurri klimatikoak hartzeko gaitzeak duen garrantziaz ere – Urriaren 8a, asteartea, 09:30 – 12:15 CEST. Informazio gehiago: Celebrating citizen-led climate action #EURegionsWeek (europa.eu).