Europako Batzordeak kontsulta publiko bat abiarazi du Berrikuntza Funtsa ebaluatzeko

2025-07-21T15:26:34+01:00

Europako Batzordeak kontsulta publiko bat abiarazi du Berrikuntza Funtsari buruz. Funts hori EBko Emisioen Merkataritza Araubideari buruzko Zuzentarauaren (RCDE) bidez sortu zen, zuzentarauak aurreikusitako sektoreetan karbono-emisio gutxiko edo zero emisioko produktu, prozesu eta teknologien berrikuntza laguntzeko. Kontsulta publiko horren bidez, Berrikuntza Funtsaren 2025era arteko eragiketak ebaluatuko dira, Europako Batzordearen 2019/856 (EB) Erregelamendu Eskuordetuak ezartzen duen

Europako Batzordeak kontsulta publiko bat abiarazi du Berrikuntza Funtsa ebaluatzeko2025-07-21T15:26:34+01:00

Europako Batzordeak eta EIBk 5.000 milioi euroko berme malguagoa iragarri dute inbertsio globalak bultzatzeko

2025-07-21T15:24:38+01:00

Garapenerako Finantzaketari buruzko Nazioarteko IV. Batzarraren esparruan, Europako Batzordeak eta Europako Inbertsio Bankuak (EIB) berme-akordio berri bat iragarri zuten, 5.000 milioi eurora artekoa, inbertsioen arriskua murrizteko eta EIBren eragiketak Europar Batasunetik (EB) kanpo zabaltzeko. Bermeak 10.000 milioi eurora arte desblokeatzeko ahalmena du, energia garbiaren, azpiegitura berdeen eta herrialde elkartuetako enpresa txiki eta ertainentzako (ETE) finantzaketa-sarbidearen

Europako Batzordeak eta EIBk 5.000 milioi euroko berme malguagoa iragarri dute inbertsio globalak bultzatzeko2025-07-21T15:24:38+01:00

Europarrek lehentasunezkotzat jotzen dute klima-aldaketari aurre egitea eta independentzia energetikoa babesten dute

2025-07-21T15:23:45+01:00

Europar gehien-gehienek uste dute klima-aldaketa arazo larria dela (% 85), gaur argitaratutako Eurobarometroaren inkesta baten arabera. Inkestatuen artean, 10etik 8k (% 81) EBn 2050erako klima-neutraltasuna lortzeko helburua babesten dute. Ikuspegi ekonomikotik, europarren hiru laurden baino gehiago (% 77) bat datoz esatean klima-aldaketak eragindako kalteen kostua askoz handiagoa dela zero emisio garbiko trantsiziorako behar den inbertsioa baino. Europar gehienen

Europarrek lehentasunezkotzat jotzen dute klima-aldaketari aurre egitea eta independentzia energetikoa babesten dute2025-07-21T15:23:45+01:00

Ribera presidenteorde exekutiboak elkarrizketa bat izanen du Europako interes komuneko proiektu garrantzitsuen aplikazioari buruz

2025-07-21T15:22:50+01:00

Teresa Ribera presidenteorde exekutiboak, Trantsizio Garbi, Bidezko eta Lehiakorrerako arduradunak, Europako interes komuneko proiektu garrantzitsuen (PIICE) aplikazioari buruzko elkarrizketa bat izanen du Madrilen. Elkarrizketa horretan Europa osoko gobernu-agintaritzetako, enpresa handietako eta ETEetako 25 ordezkarik parte hartuko dute. Ordezkari horiek zuzenean inplikatuta daude 2018tik onartutako hamar proiektu integratuetakoren batean. Parte-hartzaileek Estatuko laguntza-tresna hori aplikatu den zazpi

Ribera presidenteorde exekutiboak elkarrizketa bat izanen du Europako interes komuneko proiektu garrantzitsuen aplikazioari buruz2025-07-21T15:22:50+01:00

DEIALDIA IREKITA PROIEKTU ATLANTIKOAREN 2025EKO SARIAK

2025-07-21T15:19:09+01:00

Proiektu Atlantikoaren Sariek ekimen nabarmenak, lankidetza arrakastatsuak eta lorpen garrantzitsuak aitortzen dituzte, Atlantiko 2.0rako Ekintza Plana ezartzeari begira. Proiektu horiek EBko Atlantikoko Ekintza Planaren estatu kideetan gauzatu dira azken urtean, eta eskualde, nazio, Europa eta nazioarte mailan zabal daitezkeen kasu arrakastatsuak, jardunbide egokiak eta lankidetza-ereduak aurkezten dituzte, Estrategia Atlantikoaren funtsezko lehentasunak sustatzeaz gain. Estrategia Atlantikoko

DEIALDIA IREKITA PROIEKTU ATLANTIKOAREN 2025EKO SARIAK2025-07-21T15:19:09+01:00

Eskubide Sozialek 311.000 eurorekin finantzatu dute Oibarko Eguneko Zentroaren erreforma, adinekoentzako 18 plazarekin

2025-07-21T15:17:57+01:00

Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria Oibarko Eguneko Zentroaren inaugurazioan izan da gaur. Zentro horren obrak Nafarroako Gobernuak finantzatu ditu 311.000 euro baino gehiagorekin, eta 133.000 euro Next Generation Europako SEM Funtsetatik datoz. Baliabide hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak Europako funtsen bidez 2022an sustaturiko dirulaguntzei esker erreformatu dute. Orotara,

Eskubide Sozialek 311.000 eurorekin finantzatu dute Oibarko Eguneko Zentroaren erreforma, adinekoentzako 18 plazarekin2025-07-21T15:17:57+01:00

Aurkeztu INTERREG helburuaren proiektuari buruzko zure ideia elevator pitch formatuan

2025-07-21T15:16:57+01:00

Datorren asteartean, irailak 16, POCTEFAk topaketa birtual bat eginen du INTERREG helburuaren deialdirako hautagaitzak prestatzen ari diren sustatzaile guztiendako. Proiektu-ideiak partekatzea, sinergiak sortzea eta mugaz gaindiko lankidetza indartzea dira helburuak, INTERREG helburuaren proiektuen deialdiaren esparruan. Eguna: irailaren 16a, asteartea ⏰ Ordua: 10:00etatik 11:30era Formatua: online Ekitaldian zehar, honako hauek egiten ahalko dituzu: Zure proiektu-ideia aurkeztea,

Aurkeztu INTERREG helburuaren proiektuari buruzko zure ideia elevator pitch formatuan2025-07-21T15:16:57+01:00

Migrazioari eta Asiloari buruzko Ituna: Europako Batzordearen txosten batek aurrerapenak eta hurrengo urratsak ebaluatu ditu erdibidean

2025-07-21T14:36:54+01:00

Ekainaren 11n, Europako Batzordeak txosten bat argitaratu zuen Migrazioari eta Asiloari buruzko Itunaren aplikazioari buruz, trantsizio-aldiaren erdian. 2024ko ekainean onartu zenetik aurrerapen esanguratsuak lortu badira ere, lanean jarraitu behar da gauzatzeke dauden erronkei aurre egiteko eta migrazioa kudeatzeko EBko sistema berria 2026ko ekainerako erabat operatibo egonen dela bermatzeko. Itunean ezarri bezala, Aplikazio Plan Komunaren funtsezko

Migrazioari eta Asiloari buruzko Ituna: Europako Batzordearen txosten batek aurrerapenak eta hurrengo urratsak ebaluatu ditu erdibidean2025-07-21T14:36:54+01:00

2025eko Migrazioaren Europako Foroa: interesa dutenendako deialdia ireki da

2025-07-21T14:32:58+01:00

Europako Batzordeak eta Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteak Migrazioaren Europako X. Foroan parte hartzeko eskaera egiteko deialdia egin diete gizarte zibileko erakundeei. Ekitaldia 2025eko azaroaren 27an eta 28an gauzatuko da, Bruselan. Erakundeek interesa dutela adieraz dezakete online inprimaki baten bidez. Lege-egoitza EBn izan behar dute, foroko gairen batean esperientzia izan behar dute, eta ekitaldian aktiboki

2025eko Migrazioaren Europako Foroa: interesa dutenendako deialdia ireki da2025-07-21T14:32:58+01:00

EBk Bosnia eta Herzegovinarekiko lankidetza indartu du migrazioaren eta mugen kudeaketaren arloan

2025-07-21T13:28:13+01:00

Ekainaren 11n, Europar Batasunak eta Bosniak eta Herzegovinak estatutuari buruzko akordio berri bat sinatu zuten lankidetza indartzeko migrazioaren eta mugen kudeaketaren arloan. Akordio horri esker, Mugen eta Kostaldeen Guardiako Europako Agentziak (Frontex) baterako operazioak egiten ahalko ditu Bosnia eta Herzegovinako mugetan, EBkoak ez diren ondoko herrialdeekin dituen mugetan barne, bai eta mugako gurutzaguneetan ere, aireportuak

EBk Bosnia eta Herzegovinarekiko lankidetza indartu du migrazioaren eta mugen kudeaketaren arloan2025-07-21T13:28:13+01:00
Go to Top