Datorren asteartean, irailak 16, POCTEFAk topaketa birtual bat eginen du INTERREG helburuaren deialdirako hautagaitzak prestatzen ari diren sustatzaile guztiendako.
Proiektu-ideiak partekatzea, sinergiak sortzea eta mugaz gaindiko lankidetza indartzea dira helburuak, INTERREG helburuaren proiektuen deialdiaren esparruan.
Eguna: irailaren 16a, asteartea
⏰ Ordua: 10:00etatik 11:30era
Formatua: online
Ekitaldian zehar, honako hauek egiten ahalko dituzu:
- Zure proiektu-ideia aurkeztea, gehienez 2 minutuan, elevator pitch teknika erabiliz.
- Beste proiektu-proposamen batzuk ezagutzea eta lurraldeko beste eragile batzuekin harreman estrategikoak ezartzea.
- Programako bazkide instituzionalekin ideiak trukatzea.
Zer da elevator pitch?
Elevator pitch zure proiektua modu argi, labur eta konbentzigarrian aurkeztean datza, igogailu-bidaia batek irauten duen denboran (30 segundo eta 2 minutu artean). Helburua da solaskidearen arreta azkar erakartzea eta gehiago jakin nahi izateko interesa piztea.
Zure esku-hartzea prestatzen laguntzeko, maiatzaren 22ko “Nola hobetu proiektuen komunikazioa” webinarraren grabazioa eta materialak kontsulta ditzakezu, hemen eskuragarri.
Laguntza osagarria: “INTERREG unea” urrian
POCTEFAk bi bilera birtual ere programatu ditu urrian, INTERREG helburuaren deialdiari buruzko zalantza espezifikoak argitzeko:
- Urriaren 8a, asteazkena (10:00 – 10:45): Proposatutako ekintzak dagozkion ekintza eta blokearekin bat datozela ziurtatzeko moduari buruzko zalantzak argitzea. Eman izena hemen.
- Urriaren 29a, asteazkena (10:00 – 10:45): Deialdiari buruzko argibideen bigarren saioa. Eman izena hemen.
Ekimen horien bidez, POCTEFAk INTERREG helburu berriaren esparruan hautagaitzak prestatzen laguntzeko konpromisoa indartuko du. Hori 2021-2027 programazio-aldiko berrikuntza handietako bat da. Proiektuen deialdia ekainaren 11tik dago irekita.