Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria Oibarko Eguneko Zentroaren inaugurazioan izan da gaur.

Zentro horren obrak Nafarroako Gobernuak finantzatu ditu 311.000 euro baino gehiagorekin, eta 133.000 euro Next Generation Europako SEM Funtsetatik datoz.

Baliabide hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak Europako funtsen bidez 2022an sustaturiko dirulaguntzei esker erreformatu dute. Orotara, 3,5 milioi euroko baino gehiagoko inbertsioa egin du departamentuak, eta zentro bakoitzak 400.000 euroko dirulaguntza jaso du gehienez. Eginahal horri esker, 260 plaza inguru jarri dira martxan udal-titulartasuneko 11 eguneko zentro publikotan eta titulartasun pribatuko batean. Horietako bederatzi jada martxan daude (Berriozar, Altsasu —Josefina Arregui—, Fontellas, Noain, Acedo, Zizur Nagusia, Cadreita, Esteribar eta Oibar), eta beste hiru eraikitzeko edo altzariz hornitzeko prozesuan daude (Barañain, Murchante eta Sartaguda).

Europako funtsez gain, Nafarroako Gobernuak funts propioak erabili ditu azken ekitaldietako aurrekontuetan, eta, beraz, zentro horietarako dirulaguntzetara bideratutako zenbatekoa, guztira, 8 milioi eurokoa da.

Informazio gehiago