Von der Leyen presidenteak Ekialde Ertainera bidaiatu du lankidetza, oparotasuna eta egonkortasuna sustatzeko.

2026-03-04T12:19:35+01:00

  Joan den azaroan Mediterraneoko Ituna aurkeztu ondoren, Ursula von der Leyen presidenteak Ekialde Ertaina bisitatu zuen, eta Jordania, Siria eta Libanora joan zen herrialde horiekiko eta, oro har, eskualdearekiko lankidetza indartzeko. Batzordeko presidentea eta Europako Kontseiluko presidente António Costa Abdullah II erregearekin bildu ziren EBren eta Jordaniaren arteko lehenengo goi-bilera egiteko. Goi-bilera hori iaz

Von der Leyen presidenteak Ekialde Ertainera bidaiatu du lankidetza, oparotasuna eta egonkortasuna sustatzeko.2026-03-04T12:19:35+01:00

Europako Batzordeak Ukrainari laguntzeko finantza-pakete bat aurkeztu du 2026-2027rako

2026-03-04T12:19:16+01:00

  Europako Batzordeak hainbat lege-proposamen onartu ditu gaur 2026an eta 2027an Ukrainari etengabeko finantza-laguntza emanen zaiola bermatzeko. Hori mugarri garrantzitsua da EBk Errusiako eraso-gerrari aurre egiteko herrialdearen defentsari ematen dion babes irmoari begira. Abenduan, Europako Kontseiluak 90.000 milioi euro ematea erabaki zuen, datozen bi urteetan Ukrainako aurrekontu-premiak eta premia militarrak modu erabakigarrian laguntzeko. Akordio horrek

Europako Batzordeak Ukrainari laguntzeko finantza-pakete bat aurkeztu du 2026-2027rako2026-03-04T12:19:16+01:00

Lehendakaria Nafarroako automobilgintzaren klusterrarekin bildu da Eskualdeen Europako Batzordean defendatuko duen ponentziaren aurreko lanei ekiteko

2026-03-04T12:18:27+01:00

María Chivite Navascués Nafarroako lehendakaria Roberto Lanaspa automobilgintzako klusterreko presidentearekin bildu da, zeinak laguntza ematen dion Nafarroako Gobernuari Eskualdeen Europako Batzordean automobilgintzako ponentzia zuzentzeko lanetan. Chivitek nazioarteko merkatuan Europako industria lehiakorra lortzea ezarri du helburu, bere prozesuetan trantsizio berdea eta digitala bultzatzeko gai izanen dena eta, aldi berean, langileen gizarte- eta lan-eskubideei begira erreferente izaten

Lehendakaria Nafarroako automobilgintzaren klusterrarekin bildu da Eskualdeen Europako Batzordean defendatuko duen ponentziaren aurreko lanei ekiteko2026-03-04T12:18:27+01:00

EBko Kontseiluaren zipretar presidentetzaren 2026rako programa eta lehentasunak

2026-03-04T12:18:07+01:00

Ziprek EBko Kontseiluaren presidentetza izanen du 2026ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era. Zipreko presidentetzaren leloak, «Batasun autonomoa. Munduari irekia», barne-indarra eta -independentzia irekitasunarekin, lankidetzarekin eta konpromiso globalarekin uztartzen dituen ikuspegi progresista islatzen du. Ziprek asaldura geopolitiko handiko eta aurreikusi ezineko testuinguru batean hartu du bere gain EBko Kontseiluaren presidentetza. Baina testuinguru horrek aurrekariak ditu. Europak krisi

EBko Kontseiluaren zipretar presidentetzaren 2026rako programa eta lehentasunak2026-03-04T12:18:07+01:00

Bulgaria eurogunera elkartu da

2026-03-04T12:17:24+01:00

  2026ko urtarrilaren 1ean, Bulgariak euroa hartu zuen moneta ofizial gisa. Mugarri garrantzitsua da herrialdearentzat, euroaren historiarentzat eta EB osoarentzat. Bulgariak beharrezko baldintza guztiak betetzeko prestaketa eta ahalegin handiak egitearen emaitza da. Euroak onura praktikoak ekarriko dizkie Bulgariako herritar eta enpresei. Atzerrira bidaiatzea eta atzerrian bizitzea erraztuko du, merkatuen gardentasuna eta lehiakortasuna bultzatuko ditu eta

Bulgaria eurogunera elkartu da2026-03-04T12:17:24+01:00

Nafarroa Mugaziklo proiektu europarraren buru da; egitasmoak mugaz gaindiko bizikleta mugikortasuna eraldatuko du, Foru Komunitatea Gipuzkoarekin eta Akitania Berriarekin lotuko baitu.

2026-03-04T12:16:59+01:00

  Oscar Chivite Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilariak Mugaziklo proiektu europarraren aurkezpenean parte hartu du. Proiektu horren helburua da kohesioa indartzea Nafarroa, Gipuzkoa eta Akitania Berriko mugetan, bizikletentzako azpiegiturak, intermodalitatea eta bizikletentzako zerbitzuak hobetuz Espainiaren eta Frantziaren arteko mugaren bi aldeetan. Ekimenak 5,9 milioi eurotik gorako aurrekontua du, FEDER funtsek % 65ean kofinantzatuta, Interreg VI-A POCTEFA

Nafarroa Mugaziklo proiektu europarraren buru da; egitasmoak mugaz gaindiko bizikleta mugikortasuna eraldatuko du, Foru Komunitatea Gipuzkoarekin eta Akitania Berriarekin lotuko baitu.2026-03-04T12:16:59+01:00

Europako Batzordeak munduko osasun-segurtasunari buruzko G7+ erakundearen bilera hartu du

2026-03-04T12:16:43+01:00

  Urtarrilaren 12tik 14ra, Europako Batzordeak Osasun Segurtasunerako Mundu Ekimenaren (G7+-eko herrialdeen eta erakundeen sare informala) bilera egin zuen Bruselan, osasun publikoaren arloko prestakuntza indartzeko eta mundu mailako osasunerako arrisku berriei buruz eztabaidatzeko. Bileran, osasun-mehatxu berriak eta sortzen ari direnak eztabaidatu ziren, bai eta taldearen lan koordinatua ere pandemien aurreko prestakuntzari eta mehatxu kimiko, biologiko,

Europako Batzordeak munduko osasun-segurtasunari buruzko G7+ erakundearen bilera hartu du2026-03-04T12:16:43+01:00

Gazteriaren Karlomagno Sari Europarra 2026

2026-03-04T12:14:26+01:00

Gazteriaren Karlomagno Sari Europarraren (ECYP) 2026ko edizioaren hautagaitzak aurkezteko fasea hasi da. Sari hori Karlomagno Sariaren Fundazioak eta Europako Parlamentuak ematen dute 2008tik. Gazteriaren Karlomagno Sari Europarrak tokiko esparruan naiz Europa mailan Europaren integrazioa sustatzen duten proiektuak egiten ari diren edo burutu dituzten, balio partekatuak sustatzen dituzten eta komunitate-sentimendua inspiratzen duten Europa osoko 16 eta

Gazteriaren Karlomagno Sari Europarra 20262026-03-04T12:14:26+01:00

PLEko zuzendari lanpostuaren hautaketa-prozesua

2026-03-04T12:14:08+01:00

Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) Partzuergoak, Pirinioak garatzen laguntzeko helburua duenak, erakundeko zuzendari lanpostua betetzeko hautaketa-prozesua argitaratu du. Eskatutako profila: goi-mailako titulazioa, frantsesa eta gaztelania (gutxienez C1 maila edo baliokidea), eta ingelesa (B2 maila edo baliokidea). Gidabaimena edukitzea. Lantokia: Jaka, Huesca, Espainia. Hautagaitzak: CVa eta motibazio-gutuna bidali gaztelaniaz eta frantsesez, egiaztagiriekin batera, accionexterior@navarra.es helbidera, beranduenez otsailaren

PLEko zuzendari lanpostuaren hautaketa-prozesua2026-03-04T12:14:08+01:00

Espainiak eta Portugalek 40 urte bete dituzte Europar Batasunean

2026-03-04T12:13:48+01:00

2026ko urtarrilaren 1ean, Espainiak eta Portugalek Europar Batasunera atxiki zirenetik 40 urte igaro direla ospatu zuten. Bi herrialdeek EB kulturaren, politikaren eta ekonomiaren aldetik aberastu dute. Atxikitze horrek Europako herritarrei merkataritza- eta bidaia-aukera gehiago eskaini dizkie, herrien arteko elkartasuna sendotu du eta Europar Batasuna nazioartean indartu du, Latinoamerikako, Afrikako eta Mediterraneoko herrialde kideekiko loturak bultzatuz.

Espainiak eta Portugalek 40 urte bete dituzte Europar Batasunean2026-03-04T12:13:48+01:00
Go to Top