Gazteriaren Karlomagno Sari Europarraren (ECYP) 2026ko edizioaren hautagaitzak aurkezteko fasea hasi da. Sari hori Karlomagno Sariaren Fundazioak eta Europako Parlamentuak ematen dute 2008tik. Gazteriaren Karlomagno Sari Europarrak tokiko esparruan naiz Europa mailan Europaren integrazioa sustatzen duten proiektuak egiten ari diren edo burutu dituzten, balio partekatuak sustatzen dituzten eta komunitate-sentimendua inspiratzen duten Europa osoko 16 eta 30 urte bitarteko gazteak omentzen ditu. Hurrengo sari-banaketa 2026ko maiatzaren 12an izanen da, Karlspreisen ekitaldi tradizionala baino bi egun lehenago. Eskabideak 2026ko urtarrilaren 7tik otsailaren 2ra arte aurkezten ahalko dira. Gazteriaren Karlomagno Sariari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero eta eskabide-inprimakia bete nahi izanez gero, hemen klik egin.