Lurrikara Turkian eta Sirian: EBk Siriarekiko indarrean dituen neurri murriztaileak aldatu ditu, laguntza humanitarioa azkar iritsi dadin
europedirectnavarra@navarra.es2023-03-13T10:41:23+01:00EBk Siriarekiko indarrean dituen zehapenak Assad-en erregimenaren eta haren aldekoen aurka ezarri ziren, bai eta erregimenari mesede egiten zioten ekonomia sektoreen aurka ere. Zehapenen araubideak ez du debekatzen Europatik elikagaiak, botikak edo ekipo medikoak esportatzea Siriara, eta ez du jomugatzat Siriako osasun sistema. Zehapenen araubideak salbuespen humanitario asko jasotzen ditu, bermatzeko laguntza humanitarioa etengabe iristen