EBk Siriarekiko indarrean dituen zehapenak Assad-en erregimenaren eta haren aldekoen aurka ezarri ziren, bai eta erregimenari mesede egiten zioten ekonomia sektoreen aurka ere. Zehapenen araubideak ez du debekatzen Europatik elikagaiak, botikak edo ekipo medikoak esportatzea Siriara, eta ez du jomugatzat Siriako osasun sistema. Zehapenen araubideak salbuespen humanitario asko jasotzen ditu, bermatzeko laguntza humanitarioa etengabe iristen dela herrialdeko edozein tokitara.
Kontseiluak kezkaturik jarraitzen du Siriako egoera dela eta, gatazka bukatzetik oso urrun dagoelako eta sufrimendu eta ezegonkortasun iturri izaten jarraitzen duelako. 2023ko otsailaren 6ko lurrikara izugarriak areagotu baizik ez du egin siriarren sufrimendua.