Batzordeak proposatu du beste urtebetez berritzea merkataritzako neurri autonomoak, hau da, etetea inportazio eskubideak, kontingenteak eta merkataritza babesteko neurriak, Ukraniak Europar Batasunera egiten dituen esportazioei aplikatzen ahal zaizkienak.
Horrela, EBk Ukrainako ekonomia laguntzen jarraitzen du irmoki, eta Ukrainako enpresa ekoizle eta esportatzaileei laguntzen die, Errusiak probokaziorik gabe eta justifikaziorik gabe egindako eraso militarraren ondorioz bizi duten egoera zail horretan.