Azken Eurobarometro estandarrak –Errusiak Ukraina eskala handian inbaditu eta ia urtebetera argitaratuak– erakusten du europarrek Ukrainarekin elkartasun irmo eta iraunkorra dutela, eta herrialdeari eta herritarrei laguntzeko hartutako neurriak babesten dituztela.
Halaber, Batasuneko herritarrak trantsizio energetikoa bizkortzearen alde daude argi eta garbi; bereziki babesten dituzte energia berriztagarrietako inbertsioak, baita EBk Errusiako energia iturriekiko duen mendekotasuna murrizteko neurriak ere.
Inflazioa oraindik ere kezka iturri handia den arren, europar gehienek euroaren alde egiten jarraitzen dute.