Batzordeak ofizialki iragarri ditu MSCA4Ukraine ekimenaren hautaketaren emaitzak. Ekimen horrek Ukrainatik alde egindako ikertzaileak babesten ditu. Ukrainako 13 doktoregaik eta doktoratu ondoko 111 ikertzailek beren jarduerekin jarraitu ahal izanen dute EBko estatu kideetan eta Europa Horizonte programari batutako herrialdeetan.

Hautatutako ikertzaileak 21 herrialdetako erakunde akademikoek eta ez-akademikoek hartuko dituzte, gehienak Alemanian, Txekian eta Frantzian.  Goi-mailako proiektuetan arituko dira, diziplina zientifiko guztietan.  Hautatutako ikerketa-proposamen gehienak honako arlo hauetakoak dira: bizi zientziak (% 25,8), gizarte zientziak eta humanitateak (% 21,8) eta kimika (% 17,7). Emandako beken iraupena 8 hilabete eta 2 urte artekoa da; eskatzaile gehienek bi urteko bekak jaso dituzte.

Gehiago irakurri