Desinformazioaren aurkako online ikastaroa

2024-02-20T15:23:18+01:00

Ekainaren 9an Europako hauteskundeak eginen dira. Ikasi nahi duzu Interneteko desinformazioa identifikatzen eta hari aurre egiten? Apuntatu zaitez doan Maldita.es fundazioak ematen duen Denok elkarrekin gezurren aurka! prestakuntzara, eta bilaka zaitez informazio arduratsuaren enbaxadore. 5 saioko online ikastaro horretan, desinformazioak nola funtzionatzen duen ikasiko duzu, eta zein teknika eta tresna dituzun hura atzemateko eta egiaztatzeko.

Desinformazioaren aurkako online ikastaroa2024-02-20T15:23:18+01:00

Nuevo Futuro Nafarroako elkartearen jarduera sozioedukatiboa Nafarroako Parlamentuan

2024-02-20T15:22:46+01:00

Martxoaren 22an, ostiralarekin, Nuevo Futuro Nafarroako elkarteak gazteekin jarduera bat eginen du Nafarroako Parlamentuan, 10:00etatik 12:30era.  Jarduera hori Legebiltzarreko Mahaiak baimendu zuen 2024ko urtarrilaren 29an egindako bileran. Herritartasun globalerako hezkuntza programaren esparruan, elkarteak YEUF proiektua koordinatzen du. Proiektu horretan 15 herrialdetako hainbat gazte elkartek parte hartzen dute, eta Europako Parlamentuaren eta Europe Direct Navarraren (NGren

Nuevo Futuro Nafarroako elkartearen jarduera sozioedukatiboa Nafarroako Parlamentuan2024-02-20T15:22:46+01:00

HOPE – ERASMUS+ proiektuaren emaitzak

2024-02-20T15:22:02+01:00

Nuevo Futuro Nafarroako elkarteak topaketa bat antolatu du, Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin eta CIVICANekin lankidetzan, Europako proiektu horretan egindako lana aurkezteko eta, orobat, hausnarketa egiteko, nazioarteko lankidetzan eta urrutiko ekipoak kudeatzen aritzen diren pertsonen prestakuntza erronkei buruz. Topaketa 2024ko otsailaren 29an eginen da, 10:00etatik 12:00etara, Pio XII.aren etorbideko Civicanen. Liburuxka pdf formatuan: https://laboeduca.org/wp-content/uploads/2024/02/Jornada-HOPE-2024.pdf Inskripzioak: https://forms.gle/1LCo44Jv9TdLxfQ47 Hope

HOPE – ERASMUS+ proiektuaren emaitzak2024-02-20T15:22:02+01:00

Tokian oinarritutako eraldaketetarako berrikuntza: ACTIONbook, praktikak eta tresnak

2024-02-20T15:20:29+01:00

Europar Batasuneko Ikerketa Zentro Erkideak (JRC) eta Eskualdeen Europako Batzordeak (CDR) txosten bat argitaratu dute, “Tokian oinarritutako eraldaketetarako berrikuntza: ACTIONbook, praktikak eta tresnak” izenekoa. Txostenak aztertu du Europar Batasunean trantsizio berdeak eta digitalak berrikuntzaren bitartez izan duen bultzada, eta helburu du laguntza ematea hiriei, eskualdeei eta estatu kideei trantsizio berde eta digital justu baterantz aurrera

Tokian oinarritutako eraldaketetarako berrikuntza: ACTIONbook, praktikak eta tresnak2024-02-20T15:20:29+01:00

Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdeak UNINAEN plataforma bultzatu du, unibertsitateen arteko lankidetzarako

2024-02-20T15:20:00+01:00

Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdeko II. Unibertsitate Topaketan parte hartu dute gaur, Biarritzen, Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde Ana Ollok eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Patricia Fanlok. Topaketa horretan UNINAEN plataforma digitala aurkeztu da, lurralde horretako unibertsitateen lankidetza bultzatzeko helburua duena. Aipatu Euroeskualdeak garatu du UNINAEN plataforma, Unibertsitate Lankidetzarako Estrategiaren barruan. Tresna honek lurraldeko

Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdeak UNINAEN plataforma bultzatu du, unibertsitateen arteko lankidetzarako2024-02-20T15:20:00+01:00

Batzordeak pozik hartu du etorkizunera egokitutako gobernantza ekonomikorako esparru berri bati buruzko akordio politikoa

2024-02-20T13:49:53+01:00

Batzordeak pozik hartu du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren artean lortutako akordioa EBren gobernantza ekonomikoaren esparruaren erreformari buruz, erreforma hori anbiziotsuena eta osoena baita krisi ekonomiko eta finantzarioak ondorio txarrak utzi zituenetik. Batzordeak 2023ko apirilean aurkeztu zituen erreforma proposamenak. Hauek dira esparruaren helburu nagusiak: estatu kideen zorraren jasangarritasuna indartzea eta hazkunde jasangarri eta integratzailea sustatzea estatu

Batzordeak pozik hartu du etorkizunera egokitutako gobernantza ekonomikorako esparru berri bati buruzko akordio politikoa2024-02-20T13:49:53+01:00

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) Pertsonak ardatz dituzten Energia Garbirako Trantsizioen Munduko Behatokia abiarazi du

2024-02-20T13:49:28+01:00

Pertsonak ardatz dituzten Energia Garbirako Trantsizioen Munduko Behatokia online gordailu bat da, non mundu osoko jardunbide egokien kasu azterketak biltzen baitira pertsonak ardatz dituzten energia garbiko programa eta politika inklusiboen esparruan. Munduko Behatokiaren kasu azterketak lau gaitan eta hamabi kontutan banatzen dira, eta Pertsonak ardatz dituzten Energia Garbirako Trantsizioen Munduko Batzordearen gomendioen ispilu dira. Egin

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) Pertsonak ardatz dituzten Energia Garbirako Trantsizioen Munduko Behatokia abiarazi du2024-02-20T13:49:28+01:00

Rural Toolkit: Europar Batasuneko landa eremuetarako finantzaketa lortzeko gida interaktiboa

2024-02-20T13:49:00+01:00

Europako Batzordeak gida interaktibo berri bat jarri du abian, EBn landa eremuetarako finantzaketa lortzeko aukera guztiak jasotzen dituena. Rural Toolkit EBk Europar Batasuneko landa eremuetarako eskaintzen dituen finantzaketa eta laguntza lortzeko gida osoa da. Helburua da tokiko agintariei, erakundeei, alderdi interesdunei, enpresei eta pertsonei laguntzea EBn dauden funtsak, programak eta finantzaketa eta laguntza lortzeko beste

Rural Toolkit: Europar Batasuneko landa eremuetarako finantzaketa lortzeko gida interaktiboa2024-02-20T13:49:00+01:00

Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren 1. deialdia

2024-02-20T13:02:43+01:00

Datorren martxoaren 7an, Toulousen, Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren 1. deialdian programatutako proiektuetako bazkideentzako mintegia egingo da, eta online ere jarraitu ahal izango da. Proiektu bakoitzeko zerrenda-buruek posta elektroniko bat jaso dute izena emateko inprimakiarekin. Edukierari dagokionez, proiektu bakoitzeko bi pertsona baino ezin izango dira bertaratu. Zerrenda-buruak arduratuko dira bi pertsona horiek hautatzeaz eta inskribatzeaz. Gainera,

Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren 1. deialdia2024-02-20T13:02:43+01:00

Hondakinak: Batzordeak erabaki du ESPAINIA Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramatea, ez dituelako hondakinak kudeatzeko baldintzak aplikatu

2024-02-19T14:22:48+01:00

Europako Batzordeak Espainia Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramatea erabaki du gaur, ez dituelako bete hondakinei buruzko Esparru-zuzentarauak ezarritako baldintzak (2008/98/EE Zuzentaraua). Hondakinei buruzko Esparru-zuzentarauak estatu kideei eskatzen die beharrezko neurri guztiak hartzeko hondakinen kudeaketak ez dezan arriskuan jarri gizakien osasuna eta ez diezaion ingurumenari kalterik egin. Estatu kideek orobat zaindu behar dute hondakinak modu seguruan

Hondakinak: Batzordeak erabaki du ESPAINIA Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramatea, ez dituelako hondakinak kudeatzeko baldintzak aplikatu2024-02-19T14:22:48+01:00
Go to Top