Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdeko II. Unibertsitate Topaketan parte hartu dute gaur, Biarritzen, Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde Ana Ollok eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Patricia Fanlok. Topaketa horretan UNINAEN plataforma digitala aurkeztu da, lurralde horretako unibertsitateen lankidetza bultzatzeko helburua duena.
Aipatu Euroeskualdeak garatu du UNINAEN plataforma, Unibertsitate Lankidetzarako Estrategiaren barruan. Tresna honek lurraldeko unibertsitate-eragileak konektatzeko balioko du, bai eta truke- eta lankidetza-komunitate bat sustatzeko ere.
Gainera, Nafarroak parte hartu du UNITA-Universitas Montium izeneko Europako partzuergoan, “Europako unibertsitateak” programaren barnean, eta horrek ere erakusten du eskualdeak konpromisoa duela unibertsitate arteko mugikortasunarekin eta mugaz gaindiko lurraldeetan eta lurralde menditsuetan dauden unibertsitateen arteko Europa mailako lankidetzarekin.
Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea lurralde-lankidetzarako Europako elkarte bat da, eta funtsezko zeregina du estrategia hau bultzatzen eta errazten; izan ere, laguntza, finantzaketa eta akonpainamendua ematen die baterako ekintzei, eta lankidetza-proiektuen eta -ekimenen ikusgarritasuna sustatzen du bere harreman-sarearen bidez.