Ekainaren 9an Europako hauteskundeak eginen dira. Ikasi nahi duzu Interneteko desinformazioa identifikatzen eta hari aurre egiten?

Apuntatu zaitez doan Maldita.es fundazioak ematen duen Denok elkarrekin gezurren aurka! prestakuntzara, eta bilaka zaitez informazio arduratsuaren enbaxadore.

5 saioko online ikastaro horretan, desinformazioak nola funtzionatzen duen ikasiko duzu, eta zein teknika eta tresna dituzun hura atzemateko eta egiaztatzeko.

Izena ematen baduzu, 50 minutuko bost saiotara joan beharko duzu, egun hauetan:

  1. Nola atzeman desinformazioa
    Data: otsailak 13 Ordua: 17:00 – 17:50
  2. Nola eragiten diote demokraziari desinformazioaren narratibek
    Data: otsailak 15 Ordua: 17:00 – 17:50
  3. Nola egiaztatu edukiak kazetari batek bezala
    Data: otsailak 20 Ordua: 17:00 – 17:50
  4. Nola eragin desinformazioari aurre egiteko
    Data: otsailak 22 Ordua: 17:00 – 17:50
  5. Nola sortu ebidentzian oinarritutako edukiak zure sare sozialetarako
    Data: otsailak 27 Ordua: 17:00 – 17:50

Oso erraza da ikastaroa egitea: 

  1. Parte har ezazu lantegi guztietan Internet bidez, eta klasea bukatzean erantzun itzazu galdetegiak. Saioen estekak zure helbide elektronikoan jasoko dituzu.
  2. Hausnar ezazu eta ikasi gehiago, ikastaroan zehar zurekin partekatuko ditugun material osagarriak kontsultatuz.
  3. Programa osorik egiten baduzu, parte-hartze ziurtagiri bat bidaliko dizugu.

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzarik baduzu idatzi helbide honetara: proyectos@maldita.es

*Prestakuntza hori Europako Parlamentuak kofinantzatzen du.