Pertsonak ardatz dituzten Energia Garbirako Trantsizioen Munduko Behatokia online gordailu bat da, non mundu osoko jardunbide egokien kasu azterketak biltzen baitira pertsonak ardatz dituzten energia garbiko programa eta politika inklusiboen esparruan.

Munduko Behatokiaren kasu azterketak lau gaitan eta hamabi kontutan banatzen dira, eta Pertsonak ardatz dituzten Energia Garbirako Trantsizioen Munduko Batzordearen gomendioen ispilu dira. Egin klik hurrengo tauletan gai bakoitzari buruzko jardunbide egokien adibide horietara sartzeko, baita dagozkien webguneei lotutako esteketara ere.

Munduko Behatokia aldian behin eguneratzen da kasu azterketa gehiagorekin eta IEAren etengabeko ikerketa eta analisi programaren barruan bildutako informazioarekin.

Behatoki berriak energia politika inklusiboen adibiderik onenak emanen ditu, herrialdeek eredu gisa erabili ahal izan dezaten beren ekimen politikoetarako.

Informazio gehiago