Martxoaren 22an, ostiralarekin, Nuevo Futuro Nafarroako elkarteak gazteekin jarduera bat eginen du Nafarroako Parlamentuan, 10:00etatik 12:30era. Jarduera hori Legebiltzarreko Mahaiak baimendu zuen 2024ko urtarrilaren 29an egindako bileran.
Herritartasun globalerako hezkuntza programaren esparruan, elkarteak YEUF proiektua koordinatzen du. Proiektu horretan 15 herrialdetako hainbat gazte elkartek parte hartzen dute, eta Europako Parlamentuaren eta Europe Direct Navarraren (NGren Kanpo Ekintza) laguntza jasotzen du. Proiektuaren helburua da gazteei Europako aferekiko interes kritikoa piztea, informazio gehiago eta hobea eskaintzea, gezurren aurkako babesa sortzea eta 2024ko ekaineko Parlamentuko hauteskundeetan botoa sustatzea.
Lan saioaren helburua da erantzule politiko eta instituzionalak gazteekin harremanetan jartzea eta haien arteko elkarrizketa bultzatzea. Gehienez ere 2 ordu iraunen du (azken ordu erdian otordua emanen da, lagun giroa sortzeko). Saio horretan, talde politikoek mintzaldi laburrak eginen dituzte, haientzat Europa zer den azaltzeko.
Helburuen artean dago elkarri entzuteko giroa sortzea, dinamikoa eta elkarrekiko interesa piztuko duena.
Informazio gehiago proiektuari buruz:https://laboeduca.org/ciudadania-jovenes-y-participacion-politica-yeuf/